Tokaren joaldia indartu nahian »

Aimar Maiz

Edonork egin dezakeen kirola da toka. Hiru zentimetro zabal den burdinazko xafla edo tutu bat lurrean tinkatu, 11 metrora urrundu, eta 250 bat gramoko altzairuzko sei fitxa jaurti. Nork gehien jo, hura garaile. Fitxak errazago biltzeko, egurrezko kaxa bat izaten dute askok inguruan. Begi zolia, odol hotza eta norbere buruarekiko segurtasuna behar dira tokan txukun jarduteko.

Beste bat zestaren maparako »

Asier Perez-Karkamo

Duela hamar urtera arte Hondarribian ez zegoen frontoi luzerik. 2007an inauguratu zuten Jostaldi, eta handik lau urtera sortu zuten zesta-puntako eskola. Ordutik, herrian ikaragarri hazi da zaletasuna. Egun, 40 bat haur ari dira entrenatzen klubean, eta mugarria jarriko dute bihar, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan debuta egingo baitute. Donostia, Mutriku eta Zumaiaren aurka ariko dira. Edozein modalitatetan Hondarribia Herriartekoan lehiatzen den lehen aldia izango da.

Izarraizko probarako gogoz »

Ane Olaizola
Ultratrail probetako munduko korrikalaririk onenen artean daukate askok Nuria Picas (Manresa, Katalunia, 1976), eta lasterkariarentzat “ohorea” da maila horretan lehiatzea. Izarraitz mendi lasterketan parte hartuko du etzi.

Urrezko LEB liga: zaila bai, ezinezkoa ez »

Ane Olaizola

Sammic Iraurgi saskibaloi taldeak Espainiako Zilarrezko LEB ligatik Urrezko LEB ligara egin zuen jauzi aurreko denboraldiaren amaieran. Azkoitiko eta Azpeitiko gizonezkoen talde nagusia “denboraldi zaila” izaten ari da, maila handiko aurkarien kontra jokatzen ari delako. Alde horretatik, ligak talde bakoitza “merezitako lekuan” jartzen duela azaldu du Lolo Encinas entrenatzaileak. Egun, 16. postuan da Sammic ISB, eta bere horretan eusten dio bigarren denboraldiz jarraian Urrezko LEB ligan jarraitzeko itxaropenari. Jokalariengan ilusioa piztu du joan den asteburuan Levitec Huescari irabazi izanak.

Oinak elurretan dituen txapelduna »

Erik Gartzia Egaña

A stelehena da, eta Andorratik iritsi berria da Maialen Oiartzabal (Oiartzun, 1999). Girora egokitzen ari dela azaldu du, eta eguraldi kontuetan, behintzat, erraza izango du. Eski akrobatikoan aritzen da Oiartzabal. Snowboardarekin edo eskiekin ibil daiteke eski akrobatikoan, eta akrobaziak egin behar izaten dira barandetan eta jauzietan; mahaien antzeko guneetan ere ibiltzen dira irristan. Neguko kirola izaki, oraintsu bukatu da denboraldia, eta modu bikainean bukatu du oiartzuarrak: Espainiako Txapelketa irabazi du, maila nagusian, oraindik juniorra den arren. Bigarren aldiz parte hartu du txapelketa horretan, eta urrezko dominarekin itzuli da bi kasuetan.

‘Zergatik ez?’ esatearen arriskua »

Unai Zubeldia

Erokeria zela pentsatu nuen hasieran”. Zintzo aitortu du Ainhoa Pozo Lizaso oriotarrak. “Baina, ‘zergatik ez?’ pentsatu genuen gero”. Ia oharkabean, Bilbora arteko bidea egin du, jada, galdera horrek. Izan ere, ospakizun gisa “gauza bereziren bat” egiteko grina sortu zitzaion 40 urte betetzear den Orioko emakume talde bati. Ez New Yorkera bidaiarik, ez sagardotegian bazkaririk, eta ezta luxuzko hotelen batean astebururik ere. “Gehienak oriotarrak izanda, arraunarekin lotura zeukan zer edo zer egin genezakeela pentsatu genuen”.

Tradizio bihurtu den azoka »

Aitziber Arzallus

Aste Santuko jaiegunak eguzkiaren epelaren bila joateko baliatu dituzte batzuek; ezagutzeke zuten hiriren batera bidaiatzeko beste batzuek; edo eskiatzera joateko; edo beste nonbaitera bidaia egiteko. Baina egunotan etxe aldetik ibiltzeko hautua egin dutenak ere badira, ondo pasatzeko inora joan beharrik ez dagoela pentsatuta. Horientzako proposamen ona izan liteke Zarauzko XVIII. Garagardo Azokara joatea. Batek baino gehiagok Aste Santuko tradiziotzat du jada, inola ere galdu ezin den azokatzat.

Korri egitea maite zuen emakumea »

Asier Imaz
Bizitako pasarte gehienak esaldi berarekin amaitzen ditu Lurdes Gabarainek: “Korri egitea gustatzen zitzaidan niri”. Haurra zela etxetik beti arineketan ateratzen zela aitortu du.

Ilusioarekin eutsi nahi diote »

Ikerne Zarate
Eutsiezina. Halakoa da Touring Kirol Elkartearen egoera. Eta kirol elkarteko hainbat bazkide, guraso eta jarraitzailek Touring Berria plataforma aurkeztu dute, berandu baino lehen hura amildegitik ateratzeko alternatiba gisa.

Ibilbide luzea mendian gora »

Beñat Alberdi

Duela hiru mende laurden elkartu ziren sei bergarar eta eibartar bat Bergarako Txoko tabernan; 1942ko martxoaren 15ean, zehazki. Mendizaletasuna berreskuratzea zen xedea, gerraostean indarra galtzen ari zelako. Sinplea izan zen emaitza: Pol-Pol mendizale taldea sortu zuten.