Kontzientziari zimiko »

Olatz Mitxelena
Errealitatearekin zerikusia dauka hemen ikusiko duzun guztiak”. Hala dio mezuak, eta horixe irakurriko du Pasaian egunotan ikus daitekeen erakusketara biltzen denak. Gipuzkoako Caritasek 50. urteurrena bete du, eta erakusketa ibiltaria antolatu du mende erdiko ibilbidea ospatzeko.

Angulak bakarrik falta dira »

Unai Zubeldia

Gaur egun garena garai batean izan ginenaren ondorio dela jabetzea da gure nahia”. Herriaren historiari lekua egitea, alegia. Zumaia, betidanik, “itsasoari begira” egon izan dela azaldu du Antton Garikano Zumaiako institutuko zuzendariak. “Sekulako ondarea eduki dugu. Baina azken 30-40 urteotan itsasoari bizkarra eman izan diogu askotan”. Zumaiarraren hitzetan, “zabarkeria” horrek desegin du historiaren puska handi bat; baina herriaren iraganetik zati txiki bat berreskuratzea erabaki zuen institutuko irakasle eta ikasle talde batek. DBHko 3. mailako zazpi ikasle aritu dira angulatarako erabiltzen zen txanela ontzi tradizionala berritzen, eta martxoaren 31n uretaratu zuten.

Hausnarketarako collageak »

Imanol Garcia Landa

Collage eta kuraia hitzak nahastuta, Kuragge topagunea sortu dute hiru lagunen artean, kuragge.noizze.org helbidean. 2015eko abenduan jarri zuten martxan. Txarli Gesteira alegiarrak egin zien gonbita beste biei, Egoitz Irizar beasaindarrari eta Fer Apoa irundarrari, hiruren lanak webgune batean jartzeko. “Haien lanak Facebooken eta Twitterren ikusten nituen”, azaldu du Gesteirak. “Sare sozialetan argitaratutakoa galduz joaten da, eta lanak nonbait biltzea falta zen, eskurago izateko. Komentatu nien webgunea sortzeko modua bazegoela, eta baiezkoa eman zuten biek”.

[Herriz herri] Mendaro. Gaztea, eta gaztetua »

Unai Zubeldia

Lasaia da herria, umeak hazteko aproposa; ingurune ederrean dago, mendiz inguratuta, eta pasealeku zoragarriak dauzka oinez ibiltzeko”. Hortxe Sonia Garcia alkateak (Mendaro, 1974) Mendarori buruz egin duen aurkezpena. Gipuzkoaren ipar-mendebaldean dago herria, Debabarrena eskualdean; 24 kilometro koadro dauzka, eta 2.000 biztanle inguru. Inguruan, Mutriku, Deba, Elgoibar, Azkoitia eta Markina-Xemein ditu.

Klasikoaren ukitu guztiekin »

Unai Zubeldia

Klasikorik klasikoena, euskal folklorea, tangoa, balsa… Gaurtik maiatzaren 7ra, musika klasikoaren koska guztiei keinuka ariko dira Arrasaten, Udaberriko XIII. Musikaldian. Udaleko Kultura sailak antolatuta, sei kontzertu izango dira entzungai, ostiral, larunbat eta igandez; egun bakoitzean, bat. San Joan Bataiatzailea parrokian, Amaia udal antzokian eta Kulturate kultur zentroan izango dira emanaldiak, 20:00etan.

[Museora] Photomuseum. Irudi bat baino gehiago »

Eider Goenaga Lizaso

Photomuseum museoak 25. urteurrena du aurten. Ramon Serras eta Leopoldo Zugazaren bildumak bat eginda sortutako proiektuak indartsu jarraitzen du mende laurden geroago, eta bisitariak hartzen eta argazkigintzarekin lotutako erakusketak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak antolatzen jarraitzen du.

“Pasatu zena iragana den arren, ikertu egin behar da” »

Olaia Iraola

1766ko Gariaren Matxinada bertatik bertara ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute bihar Azkoitian eta Azpeitian, 10:00etatik 12:00etara. Azpeitiko Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Maxixatzen euskara elkarteak antolatu dute ibilaldia, eta Olatz Aranguren Juaristik (Azpeitia, 1978) gidatuko du. Azkoitiko Egurbideko ola baserritik abiatuko dira, eta Azpeitiko 1766ko Matxinada kalean amaituko dute; tartean, matxinadan zeresana izan zuten txokoetako gertakariak ezagutuko dituzte bisitariek. 30 lagunek parte hartuko dute, eta, Arangurenek berak azaldu duenez, hiru bat astetan amaitu zen izena emateko epea, “uste baino azkarrago”.

Minari, oroimena »

Unai Zubeldia

Ospakizunetik urrun dago Intxorta. Orain 80 urte, 1936ko gerran, faxisten erasoaldiei eusten ari zen frontea. Zazpi hilabeteko borroka luzearen ondoren, apirilaren 24an erori zen gudari errepublikano eta nazionalistek osatutako Intxortako frontea —Italiako gerra hegazkinek 100 kiloko 42 bonba, 50 kiloko beste 96 eta 20 kiloko 16 jaurti zituzten Elgeta gainera—. Baina, erasoak eraso, herio betean, erresistentziaren ikur bihurtu zen fronte hori, frankistek behin eta berriz atzera egin behar izan zutelako etengabeko eraso ahaleginean. Minetik asko dauka oroimenak, hilketen, bortxaketen, lapurreten… lekuko izan zelako herria. Baina indarretik eta harrotasunetik ere badauka zati handi bat Intxortako erresistentziak.

[Museora] Makina Erremintaren Museoa. Eskuek makina lagun »

Eider Goenaga Lizaso
Gizakiak beti amestu du bere lana erraztuko duen makinak asmatzearekin, eta gaur egun makinek egiten dituzte garai batean eskuz egiten ziren lan ugari: arropak garbitu, elikagaiak xehatu, arropak josi, pertsonak garraiatu, kargak igotzen lagundu…

[Herriz herri] Lizartza. Txikitasunak handi egin ditu »

Rebeka Calvo

Leaburu, Gaztelu, Orexa, Araitz —Nafarroan— eta Altzo ditu mugakide Lizartzak. Herritarrek oso kutunak dituzte Goltzurko zelaia, Narbaitzu edo Otsabio, eta garai batean oso ohikoa zen Goltzurko zelaian futbol partidak jokatzea. Gaur egun, ordea, ohiturak aldatuz joan dira, eta norako “exotikoagoen” bila joaten dira bertakoak. Lehen inguruko parajeak gehiago estimatzen zituztela uste dute herritar askok, bertako pasadizoak eta txokoak ondo ezagutzen dituztenek. Garai bateko landa giroa pixkanaka galtzen ari dela gaineratu dute horiek, jendea “beste era batera” bizi dela argituta.