Sueltoan, baina biak batean »

Aitziber Arzallus

Ez bat, ez bi eta ez hiru. Amets Amubietak (Azpeitia, 1997) eta Larraitz Larrañagak (Azpeitia, 1999) dozenaka txapel, zapi eta garaikur dituzte etxean. Azkena joan den astean bertan eskuratu zuten, Errenteriako Madalen jaietan, Gipuzkoako Dantza Sueltoko 69. Txapelketa irabazita. Duela bi urte ere jantzi zuten Gipuzkoako txapela, eta Amubietak 2014an ere bai, ordukoan Maialen Aldalur bikotearekin. Baina ez pentsa horregatik oraingoak ilusio txikiagoa egin dienik. “Normalean, hiru edo lau bikoteren artean izaten dugu lehia, baina desberdina izaten da egun bakoitza, eta aurrez sekula ez dugu jakiten zeinek irabaziko duen”, dio Larrañagak. “Gainera, askotan epaimahaiaren iritzia ez da bat etortzen zeuk izan dituzun sentipenekin. Horregatik, irabazteak beti ematen du sekulako poza”, Amubietaren arabera.

Hizketan hasi da berriz ere »

Unai Zubeldia

Abisua izaten zen gehienetan; sute edo istripuren bat gertatu zela jakinarazteko abisua; ongietorri mezua ere izan zitekeen bestela; edo enbataren hasierako melodia ere bai. Asko eta asko ohartu ere ez ziren egingo Donostiako kaian, Untzi Museoaren eraikinaren goialdean, XVIII. mendeko kanpai bat dagoenik, eta, hain zuzen ere, itsas historian ezinbesteko tresna izan dena gizarteratu nahi dute egitasmoarekin. Kanpaia eraberrituta, Donostiako eta Gipuzkoako itsas historian garrantzitsuak diren hainbat eguni balioa emango diete kanpai hotsekin.

Irteeraren hasieran »

Xabier Regil Agirre

Aurten, asteburuarekin batera dator jende askorentzat udako oporraldia. Ez dira gutxi egongo gaurko lanorduak amaitzeko irrikan, horrenbeste itxarondako oporrez gozatze aldera. Etxean geratuko dira batzuk, baina kanpora joko dute askok oporraldia igarotzera. Oporretako irteeraren parte izango dira.

Etxerakoan, lasaiago »

Aitziber Arzallus

Espazio publikoa, gaua eta festak ez dira neskentzat; ez, behintzat, izan behar luketen bezain gune erosoak eta seguruak. Testuinguru horretan gertatzen dira emakumeen kontrako erasoetako asko; etxera bueltatzeko bidean, batez ere. Emakume gehienentzat horixe izaten da gaueko unerik zailena, kezka handiena eragiten diena, beldur gehien sentitzen dutena. Etxerako bidean gertatzen diren erasoak saihesteko eta emakumeak zein adin txikikoak etxera lasaiago bueltatzeko, neurriak hartu dituzte Gipuzkoako zenbait lekutan.

Bidesarien bide korapilatsuan »

Eider Goenaga Lizaso

Kamioiei N-1 eta A-15 errepideetan bidesaria kobratzen jarraitzea bermatu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, ondorioz, epaitegiek esandakora egokituko litzatekeen foru arau proposamena egin du. Joan den urtarrilaren hasieran hasi ziren garraiolariei kanona kobratzen, baina, Garraiolari Elkarteen Espainiako Federazioaren auzi eske bat tarteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia etorri zen apirilean: bertan behera utzi zuen kobrantza sistema arautzen zuen foru araua, Gipuzkoatik kanpoko garraiolarien kontrako diskriminazioa argudiatuta. Kanonari kosta ahala kosta eutsiko ziotela ziurtatu zuen orduan Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek. Diskriminaziorik ez zegoela eta Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko zutela iragarri zuen.

Etorkizuneko aholkularitza »

Ariane Vierbücher

Ideia edo egitasmo bat izan eta horretan benetan sinistea. Hori izaten da sarri arrakastararako gakoa. Bide horretan, jakina, norberak ahalegina egin behar izaten du lortu nahi duen horretara heltzeko, baina garrantzitsuak dira beste bi kontu ere: norberarengan sinistea eta mugak gainditzen saiatzea. Neurri berean, ezin ahaztu lorpen horretara iristeko bidaian disfrutatzea ere.

Gorka Miranda: “Eason mutil bat dago bi neskako, eta asko da hori” »

Eider Goenaga Lizaso

Gorka Mirandak (Pasaia, 1975) hamazazpi urte daramatza Easo Eskolania zuzentzen eta mutikoekin lan egiten. Hark dioenez, askotan errazagoa egiten zaio neska-mutikoekin lan egitea helduekin lan egitea baino. Buru-belarri ari dira Musika Hamabostaldian eskainiko dituzten bi emanaldiak prestatzen, baina tarte bat hartu du eskolaniaren 25 urteko ibilbideaz hitz egiteko.

Donostiako Jazzaldiari lekukoa hartuta »

Unai Zubeldia

Hilabete iraungo du hurrengo Hamabostaldiak. Egutegia jolasean hasten da tarteka, eta, Donostiako Jazzaldiari jarraipena emanda, irailaren 1era arte 90 emanalditik gora izango dira Gipuzkoako hiriburuan eta Euskal Herriko beste hainbat herri eta txokotan. Mitoak eta tradizioak izango ditu oinarri Donostiako 79. Musika Hamabostaldiak, eta, tartean, Pablo Sorozabal Donostiako konpositorea omenduko dute, hura hil zela 30 urte bete diren honetan.

Parke naturalean, ondarea ikertzen »

Erik Gartzia Egaña

Facebookera igotako argazki baten bitartez hasi zuten ikerketa. Eneko del Amo ingurumen zientzialariak Aiako Harria parke naturaleko pago motz baten argazkia jarri zuen bertan, eta Josu Narbarte historialariak erantzun zion zuhaitz hori ez zela naturala. Izan ere, goraka hazten dira pagoak, eta pago motzak, berriz, gizakiak manipulatu izan ditu historian zehar, gero bertatik lehengaiak ateratzeko: ontzigintzarako, ikazkintzarako, etxebizitzak egiteko… Adar eta adabaki pila bat dituzte, eta zabalak dira enborrak. Abiapuntu horri helduta, mendi ondareari buruzko ikerketa egiten ari dira Oiartzungo erabilera publikoko lurretan, garai batean herri lurrak izena zeukaten horietan. Parke natural baten barruan daude gaur egun, Aiako Harria parke naturalean, hain zuzen ere, eta bilakaera historiko baten emaitza dira gune horiek.

Karearen aroa atzean utzita »

Rebeka Calvo
XVIII. mendearen hasieran ohikoak ziren baserrien ondoko karobiak. Ia guztiek zeukaten bat, karea erabiltzen baitzuten baserriak zuritzeko, ukuiluak desinfektatzeko, soroetan ongarri gisa erabiltzeko, zomorroak uxatzeko eta ganaduaren zauriak sendatzeko.