Kanpainaurrearen aurrekoak »

Eider Goenaga Lizaso
Urrun dago, oraindik ere, 2019ko udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina, eta oraindik goiz samar da kanpainaurrea hasi dela esateko; baina alderdi politikoak jada lanean ari dira horri begira.

73 urte lur azpian, gaur arte »

Asier Perez-Karkamo

Madrilgo Alcala de Henaresko hilerrian lurperatu zuten, 1945eko urtarrilaren 18an. Bi egun lehenago fusilatu zuten. PCE Espainiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia zen, kargu hori betetzeko erbestetik itzuli zenetik. 1943ko martxoan atxilotu zuten, Madrilen, eta 153 egunez torturatu epailearengana eraman aurretik. Gaur berreskuratuko dituzte Jesus Karrera Olaskoaga hondarribiarraren hezur txikituak, herrian atseden har dezaten.

Gazteenen politikari sena »

Beñat Alberdi

Hamaika inkestak adierazi du gazteek politikarako interes falta edo apatia daukatela. Errealitateak, ordea, badauzka beste zantzu batzuk, eta horren erakusle dira Ane Martinez, Maite Larrañaga eta Eneko Mateos, Almen ikastolako ikasleak. Izan ere, hirurak politikari lanetan aritu dira Europako Gazte Parlamentuko Espainiako kanporaketan, Kordoban. Gai korapilatsuak aztertu dituzte bost egunetan; arazoak aurkitu, eta, noski, konponbideak proposatu. Ingelesez, gainera.

Herriko azken guda dantza »

Beñat Alberdi

Ia Gipuzkoa osoa hartuta daukate faxistek. 1936ko iraila da. Herrialdeak Bizkaiarekin daukan mugara mugitu da frontea; mugitu, eta, era berean, gelditu. Errepublikanoek erresistentzia prestatu dute kontrolpean dauzkaten guneetan; tartean, Intxortan. Zazpi hilabete iraun zuen Elgeta ondoko fronteak, eta frankistek atzera egin behar izan zuten behin baino gehiagotan. Horregatik bilakatu zen Intxorta erresistentziaren ikur; are gehiago, urteak igarota, gudarien borroka gogoratzeko frontea antzeztea erabaki zutenetik.

Xabier Alberdi: “Logikoa zen matxinatutako kolonoekin lerratzea” »

Eider Goenaga Lizaso

Joan den ostegunean ireki zituen ateak Zoriontasunaren bilaketa. Euskal ekarpena AEBetako independentziari erakusketak, Donostiako Untzi Museoan. Irailaren 30era bitartean egongo da zabalik. Xabier Alberdi historialari eta erakusketako zuzendari zientifikoak (Zarautz, 1969) azaldu duenez, historiako pasarte nahiko ezezaguna da erakusketan jasotakoa: AEBen Independentzia Gerran euskal herritarrek ekarpen garrantzitsua egin zieten Britainia Handiaren kontra borrokatu ziren kolono matxinatuei.

Zergatik erakusketa hau?

Erabakitzeko, sukaldeko lana »

Urko Etxebeste

Gipuzkoan biztanle gehien duen bigarren herrian, Irunen, azaroaren 18an egingo dute herri galdeketa, Gure Esku Dago dinamikak jada 84 herritan bultzatua eta egina. Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko iritzia bildu nahi dute, eta Hartu Hitza Irun izena jarri diote prozesu horri; bederatzi hilabete iraungo du. Getxoren ondoren (Bizkaia), tankera horretako galdeketa bat egingo den hiririk handiena da Irun; litekeena da Donostian ere kontsulta egun horretan bertan antolatzea.

Tanta bat zirimiriaren erdian »

Beñat Alberdi

Erakunde terrorista baten eraginez atentatu bat izango balitz, inork ez luke zalantzan jarriko udal gobernuaren zilegitasuna ekimen judizial bat bultzatzeko”. Hala dio Bergarako udalbatzak azken osoko bilkuran onartutako mozioak. “Nola ez da, bada, zilegi izango gure herrian hainbeste biktima eragin zuen estatu terrorismoaren ekimen sistematikoaren aurrean jarrera berdina izatea?”. Udala osatzen duten zinegotzi guztiek eta alkateak aho batez onartu zuten deklarazioa. Testigantzak jasotzen hasi dira orain, ikerketa has dadin oinarria jartzeko. “Beste tanta bat gara krimenen aurkako zirimirian”, azaldu du Elena Lete alkateak (EAJ). “Baina egiten dugunak balio izango du”.

Urtsuaran, 70 urte geroago »

Loinaz Agirre
Idiazabaldik Altsasu aldera, Etzegarate mendatean gora, eskuin aldera, Urtsuaran izena daraman bide seinalea irakur daiteke. Bidean behera hartuta, izen bereko errekari segituz, baserri bakanak ikus daitezke zelai berdez eta basoz inguratuta.

Eguzki Azkarate: “Umetan dakizun gauza bakarra da aita ez dagoela zurekin” »

Eider Goenaga Lizaso
17 urte beteko ditu laster Eguzki Azkaratek (Tolosa, 2001), eta, hiru hilabeteren ostean, egun horretan ikusiko du aita berriro, Madrilgo Alcala-Meco espetxean. Bihar, Bilbon izango da, Sarek antolatutako manifestazioan protagonismo berezia izango baitute haur motxiladunek.

Hiri bat, bi ikuspegi »

Eider Goenaga Lizaso

Donostia. Gipuzkoako hiriburua. 186.000 biztanle. Herri handi bat, edo hiri txiki bat… nondik begiratzen zaion. Etxebizitzaren prezioa, metro koadroko, Euskal Herriko garestiena den tokia. Udala osatzen duten alderdientzat hori da hiriak duen arazorik larrienetako bat, eta baita talde guztiek bat datozen iritzi bakarrenetakoa ere. Gipuzkoako Hitza-k hainbat gai jarri dizkie mahai gainean Donostiako Udalean ordezkaritza duten alderdietako bozeramaileei, eta hiriaren behar, arazo, gabezia eta indarguneei buruz iritzia eman dute Miren Azkaratek (EAJ), Amaia Almirallek (EH Bildu), Miren Albisturrek (PP) eta Amaia Martinek (Irabazi). PSE-EEko eledunari ere eskatu zaio iritzia, baina alderdiko inork ez die erantzun nahi izan Hitza-ren galderei.