Nahiak ez du espazio faltarik »

Kultur espazio alternatiboen kudeaketaz gogoetatu dute Eibarko Biharrian elkarteko Ibone Arretxek eta Filmadrid jaialdiko Fernando Vilchezek. Biak bat datoz: dirutan ez dira aberastuko, baina sarean lan egiteak eta programazio propioa eskaintzeak bestelako aberastasuna ematen die. - Irakurri gehiago...

Askatasunerako bidean lagun »

Abuztuaren 19an 75 urte beteko dira Comete sarearen bitartez ihes egin zuten lehen hegazkinlari aliatuek Bidasoa ibaia gurutzatu zutenetik. Hori oroitzeko, eta Bidasoaz alde honetan aritu ziren mugalarien lana eskertzeko, Bidasoa Askatasun Bideak elkarteak bi eguneko egitaraua antolatu du. - Irakurri gehiago...

Herri bete euskaldun berri »

Lazkaoko Maizpide euskaltegi eta barnetegira aurten ere munduko toki ezberdinetako jendea animatu da euskara ikastera. Udako ikastaroen lehenengo txanda gaur amaituko da, eta astelehenean hasiko da bigarrena. Abuztuan ere bi ikastaro izango dira, eta, irailean, beste bi. - Irakurri gehiago...

Erantzulea, giza arduragabekeria »

Usurbilen du egoitza Animalien Babeserako Gipuzkoako Elkarteak. Kalean aurkitutako txakur eta katuak hartzen dituzte Zuhaitz-pen, eta norbaitek adoptatzen dituen arte zaintzen dituzte. Egun, 140 txakur eta 350 katu inguru daude, etxean hartuko dituen norbaiten zain. - Irakurri gehiago...

“Gu baino gaixo hobeak dira” »

Gipuzkoan minbizia diagnostikatzen dieten umeei eta senideei laguntza eta babesa eskaintzen die Aspanogik, eta gurasoek esker oneko hitzak baino ez dituzte haiekiko. Jon Olano eta David Diaz de Gereñu minbizia pasatu duten ume banaren aita dira; euren esperientzia kontatu dute. - Irakurri gehiago...

Pixkanaka ari da bustitzen »

Sei hilabete dira Donostia 2016 hasi zela. Erdibidera iritsita, balorazio bat egiteko modua badago, beraz. Balantzea «oso ona» dela dio Fernando Alvarez komunikazio arduradunak; pixkanaka jendearengana iristea lortu duela, eta herritarrak hiriburutzaren parte sentitzen direla. - Irakurri gehiago...

Kalea bera aldarrikapena da »

Gipuzkoa Zutik-ek errauste plantaren kontra hasitako kanpaldian hainbat eztabaidagai izan dira, eta, aldi berean, hainbat eztabaidagai jarri ditu mahai gainean. Espazio publikoaren erabilerari buruzkoa da horietako bat. Baimenik eskatu gabe, kalea herritarrena dela aldarrikatzea dute xede. - Irakurri gehiago...

Bisitatzetik esploratzera »

Gipuzkoara turistak erakartzeko marka berria aurkeztu du Foru Aldundiak: ‘Explore San Sebastian Region’. Markaren diseinatzaileek azaldu dutenez, Donostiaren erakarmena turistak lurralde osora erakartzeko baliatu dute. Lehengo ‘Visit Gipuzkoa’ leloak helburu hori ez zuela betetzen iritzita eskatu zuten diseinu berria. - Irakurri gehiago...

Herritarrak hitza hartzera doaz »

Erabakitzeko eskubidea praktikara eramango dute igandean Gipuzkoako 32 herritan. «Ilusioa» aipatu dute botoa emateko aukera izango duten herritar askok. Emaitza baino, erabaki ahal izatea bera dute garrantzitsutzat. Ezkorrak ere badira tartean: «Politika kontuekin nazkatuta gaude». - Irakurri gehiago...

Metro gehiago handientzat »

Merkataritza gune handien azalera mugatzen zuen Eusko Jaurlaritzaren araudia baliogabetuta, Donostian ez dago mugarik zentro komertzial handiak eraikitzeko. Garbera da horren onuradun nagusia, baina epe ertainean nabarmen handitu daiteke halako zentroek hartuko duten azalera. - Irakurri gehiago...