Iragana amets, aurrera egiteko »

Eider Goenaga Lizaso
Marian Viaderok 28 urte daramatza irakasle, eta ezagutu ditu egoera okerragoak; hobeak ere bai. “Baina gauza bat esaten dizut: inoiz baino ordu gehiago sartzen ditut, bai eskolan eta bai etxean, iritsi behar dudan guztira iristeko”.

Bizimodu berri baterako giltza »

Eider Goenaga Lizaso

Harritu egiten gaitu sei urte baino gehiago etxerik gabe daramaten eta kaleko egoera kronifikatuan dauden pertsonei etxe bat emanez gero nola erantzuten duten ikusteak”. Alejandra Puente Garcia RAIS-Euskadi gobernuz kanpoko erakundeko zuzendariarena da adierazpen hori; Lan Munduan eta Gizartean Txertatzen Laguntzeko Sarea da RAIS, eta Gipuzkoan erakunde horrek kudeatzen du Housing First metodologian oinarritutako Habitat programa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez jarri zen martxan, iazko udan, eta irailean etxe bana eman zieten bost etxegaberi —lau gizon eta emakume bat—, hortik abiatuta bizimodu berri bat eraikitzeko. Urtarrila amaitu aurretik, beste etxe bat esleituko dute Irunen, eta lurralde guztian hamar etxebizitza kudeatzea da helburua. Aldundia zenbait udalekin ari da gaia jorratzen.

Bizitza borroka bihurtua »

Eider Goenaga Lizaso

Maiteder Requejok eta bere familiak, Gipuzkoako beste 800 bat familiak bezala, ezustean hartu zituzten, abenduaren 12an, Gipuzkoako Foru Aldundiak mendekotasuneko diru laguntzetan iragarritako aldaketak. Kalkuluak egin eta hilean, gutxi gorabehera, 100 euro gutxiago jasoko zutela ikusita, gastuak nondik murriztu pentsatzen hasi zen Requejo. “Zer kendu behar diot orain Haimarri? Fisioterapeuta, logopedia, igerilekua…? 100 euro hilean, ez du asko ematen, baina guretzat ezinbestekoa da diru hori”.

Zahartzen ari den herria »

Berrogei urtean erdira jaitsi da Gipuzkoan jaiotzen den haur kopurua, eta, aurten, ekainera bitarte, jaio baino ia mila lagun gehiago hil dira. Adituek «kezkagarritzat» dituzte datuok; gizartearen balio berrietara egokitutako neurriak hartu ezean, ez dute uste joerak aldatzera egingo duenik. - Irakurri gehiago...

Oroimena ez da hondoratu »

Euskal itsasertzean azken 40 urteetan izaniko naufragioen gaineko dokumentazioa bildu eta argitara eman du Elkar argitaletxeak, Txertoa bildumaren bitartez. - Irakurri gehiago...

Kaleko eskolaratzea »

Tolosako Gazte Asanbladako kideek 2017ko maiatzean lokal bat okupatu zuten Tolosako erdigunean. Kaleko Eskola sortzeko lehen urratsa izan zen. Orain fase berri batean sartu dira, eta horretarako eragile eta norbanakoei zuzendu zaizkie, Kaleko Eskolak ateak zabalik dituela iragartzeko. - Irakurri gehiago...

Oreka kontua da »

Ion Areitio hondarribiarrak eta Irene Caminos tolosarrak brontzezko domina bana lortu dute bike-trialeko Munduko Txapelketan. Gorago iristeko gaitasuna dutela uste dute biek, eta euren kirola olinpiko izendatzearekin egiten dute amets. - Irakurri gehiago...

Kalitate onena lortzea xede »

Aiako Ibarrola zentroan bizitzarako nahiz haragitarako idiak testatzen dituzte. Azterketak gainditzen dituztenekin enkanteak egiten hasi ziren abenduan. - Irakurri gehiago...

Aitor Bereziartua: “Sokamutur irteerak urteko momenturik onenak izaten dira” »

Gutxienez bost mende igaro dira Azpeitian lehenengoz kaleko zezena atera zutenetik; hortaz, ospakizun urtea dute sokamuturzaleek. Datorren astelehenean aurkeztuko dute prestatu duten egitaraua. - Irakurri gehiago...

Jauregia, boterearen erakusgarri »

XVII. mende hasieran Cristobal Ipeñarrieta urretxuarrak jauregi erraldoi bat eraiki zuen Irimo mendiaren magalean. Eraikinari eta familiari buruzko liburua kaleratu berri dute. - Irakurri gehiago...