Erditze lapurtuaren sentipena »

Indarkeria obstetrikoa deitzen zaio emakumeak erditze garaian sufritzen duen tratu txarrari. Izan ahozko indarkeria, izan tratu txar fisikoa, izan umiliazioa edo gutxietsia sentitzea, uste baino maizago gertatzen da ospitaleetan. Ondorio larriak ditu. - Irakurri gehiago...

Indarkeria obstetrikoa. Testigantzak »

Virginia Basurko.”Asko kostatzen da indarkeria obstetrikoa sufritu duzula onartzea” 2011n erditu zen Virginia Basurko (Eibar, 1982), Mendaroko ospitalean. Erditzea, oro har, ondo joan zela dio. “Baina, prozesu horretan, tartean badago ordu erdi bat e…

OME-REN ADIERAZPENA »

Osasunaren Mundu Erakundeak adierazpen bat onartu zuen iaz, emakumeek erditzean pairatzen duten tratuaz. Indarkeria obstetrikoa terminoa aipatu gabe, honela dio adierazpenaren tituluak: “Osasun etxeetan izaten diren erditzeetan errespetu faltari eta t…

Ez dira gehiago biktima izango »

Ez naiz biktima bat, bizirik iraun duen emakume bat baizik”. Nerea del Camporen hitzoi segida eman die Raquel Maria Solorzanok: “Ni ere ez. Muturreko biolentzia baten biktima izan nintzen, nire eskubideak urratu dizkidate, baina ez naiz berriro eroriko”. Eibarko Mujeres al Cuadrado elkarteko bi kide dira, eta, egun, haiek bizi izan zutena pasatzen ari diren emakumeei laguntzen dabiltza, eurek pasatakoa gerta ez diezaien: “Berpiztu gara, eta ozen esaten dugu. Entzun gaitzatela eskatzen dugu, eman diezagutela aukera bat aurrera jarraitzeko”.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, mahai ingurua antolatu du aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostian, Tabakaleran. Hizketaldian parte hartu dute Del Campok eta Solorzanok, bi gazterekin batera: Naiara Rodriguez eta Iñigo Puertasekin. Pilar Kaltzadak aurkeztu du saioa, eta gogoeta batekin zabaldu du solasaldia: “Sukarra da biolentzia, eta gaixotasuna berdintasunik eza. Horri aurre egiteko modua aurkitu behar da, baina nola?”. Lau parte hartzaileak bat etorri dira hezkuntzak duen garrantziaz. Del Campok dioenez, neskak eta mutilak ezberdin hezten dituzte oraindik: “Publizitate kanpainetan ere ikusten ditugu printzesatxoaren eta soldaduaren irudiak, eta gero gertatzen zaigu gu ere halakoxeak garela”. Ados dago Solorzano ere: “Mutikoei ematen zaien mezua da indartsuak direla, ausartak, azkarrak; neskei, berriz, esaten diete zeinen politak diren, zeinen finak…”.

Txikitan askotan entzundako esana ekarri du gogora Del Campok: elkarrekin borrokatzen direnek elkar maite dutela. “Min handia egiten ari dira halakoak. Niri eta Raqueli pasatu zaigu; harreman toxikoak izan ditugu, gaiztoak, baina horiei eusten genien: liskarrak normaltzat genituen; elkarri buila egitea bikote guztietan gertatzen den zerbait balitz bezala ikusten genuen. Nork ez du halakorik esan?”. Irribarre batekin orainari begira jarri da segidan: “Bizitza motza da, oso polita, eta ni ez nago norbaitekin etengabe liskarrean egoteko, poza eta bizitzeko gogoa transmititzeko baizik”.

Honaino iritsi arte, ordea, luzea izan da gainditze prozesua. Bere erasotzailea zigortu zuten egunak eman zion aurrera egiteko behin betiko bultzada Del Campori: “Zigortu zutela irakurri nuenean, esan nuen: ‘Norbaitek arrazoia eman dit; ez nengoen oker, egia zen'”. Bestelakoa izan zen, baina, aurretik epaiketa azkarrean epaileak hartu zuen erabakia: “Nahiz eta haurdunaldiaren bosgarren hilabetean egon eta sekulako eraso fisikoa jasan, epaileak ez zuen indarkeria matxistatzat hartu, nire aldetik zeloen zoroaldi bat izan nuela ebatzi zuen”.

Horren ondotik, “akats” batean erori zen Del Campo: salaketa kendu zuen. “Haurra jaio zen, eta pentsatu nuen aita bat beharko zuela… Oso gaizki egin nuen”. Justiziak ofizioz jardun zuen gero, eta Donostiako epaitegian egin zuten epaiketa: errudun jo zuten. Berak bizi izandakoa bizi eta gero, salaketa jartzera doazenean emakumeek duten egoera kontuan har dadila eskatu du Del Campok: “Egoera penagarrian goaz; askotan harriak botatzen ditugu gure teilatuaren kontra”.

Jabekuntza fasean dago Solorzano. Errekuperatze prozesu horretan, garrantzi handia eman dio gizarteak eta erakundeek biktima tratatzeko duten moduari: “Ez da gehiago biktimizatu behar. Landu behar da ‘zuk ahal duzu’ esanez, baliabideak emanez, eta emakumeak emozioak kudeatzen ikas dezala. Nire kasuan, hala ikusarazi zidaten, eta nik ikusi nuen zein zen hartu beharreko bidea”. Solorzanok aipatu dituen baliabide horiei erreparatu die Del Campok, eta tresna horiek nolakoak izan beharko luketen deskribatu du: “Errekuperatzeko aukera jartzen zaigu, baina beti errua gizonari egotziz: erantzukizun osoa eta bakarra tratu txarrak ematen dituenarena da”. Del Camporen iritziz, ordea, pertsona bat ez da inoiz errekuperatuko bere erantzukizuna onartu gabe: “Ni nintzen hor presente zegoena nitaz abusatzen zutenean. Erantzukizun hori gure gain hartzeko gai izan garen momentutik hasten gara errekuperatzen, eta gizarteak ere horretarako tresnak eman behar dizkigu”. Dena den, gizarte zerbitzuen aldetik jasotako laguntzarekin eskertuta daude biak; aldundiko psikologoen zerbitzua “perfektua” dela dio Del Campok, eta “zortea” dute Eibarren daukaten berdintasun teknikariarekin.

Horrez gain, biktimez hitz egitean erabiltzen den “morboa” aipatu du Del Campok: “Batzuetan badirudi gehiago interesatzen dela detaileak jakitea, emakumearen errekuperazioa baino. Horregatik interesatzen da biktimaz hitz egiten jarraitzea, eta ez aurrera egin duen emakume batez, bere bizitzaren jabe den emakume batez, ama den emakume batez…”.

Hedabide batzuek indarkeria matxistari eta biktimei ematen dieten trataerarekin ere kritiko agertu dira biak. Solorzanok dioenez, emakumea “produktu bezala” erakusten dute askotan, eta gizona izan ohi da auto ederra duena, boterea duena… Mujeres al Cuadrado elkarteko kideek haien esperientzia kontatzeko gonbitea jaso izan dute zenbait hedabidetatik, baina kateren bati ezezkoa eman beharrean izan dira: “Edukiak kontrolatzeko esan diegu. Ezin da emakumeen erabateko azpiratzea saldu, batetik, eta gero saiatu programa bat egiten biktimei ahotsa emanez”.

Hilketei sarri ematen zaien trataera ere salatu dute. Berri agentzia batekin gertatutakoa jarri du adibide Del Campok: “Badirudi deigarriagoa zela hil zuten emakumea prostituta zela, hil egin zutela baino. Azkenean, lortu nuen kazetari horrekin hitz egitea, eta mesedez kentzeko esan nion. Supermerkatu bateko langilea balitz, jarriko al luke? Tratatu gertaera izan den bezala: hilketa bat. Ez da hil, hil egin dute”.

Gazteen ikuspegia

Bi emakumeekin batera mahai inguruan aritu dira Naiara Rodriguez eta Iñigo Puertas gazteak. Berdintasunik ezaz mintzo da Rodriguez: “Beraiek indarkeria bortitz baten biktima izan ziren, baina gizarte honetako emakume guztiak biolentzia sotilago, inplizituago baten biktima gara”. Haren ustetan, legearen aldetik urrats asko egin dira, baina eskubide berak izateak ez du esan nahi justizia dagoenik: “Birpentsatu egin behar da honen guztiaren atzean zer dagoen”.

Puertasen arabera, gizonek ere “inposatutako” hainbat ezaugarriri aurre egin behar diete: “Guk ausartak izan behar dugu, ados nago, baina guztiok izan behar dugu ausartak. Eta ausarta izatea da zure beldurrak onartzea, zure segurtasunik ezak onartzea, pelikula batekin negar egitea, zergatik ez. Hori guztia pertsonen parte da, eta ez emakumeen edo gizonen parte”. Bere adineko bikoteei begiratuta, lengoaia komun baten falta sumatzen du Puertasek: “Mutil eta neska bat ikusten dituzu eztabaidatu eta eztabaidatu, eta galdetzen duzu, ‘baina zuek benetan maite duzue elkar?’. Arazoak egon daitezke, baina ez badizu nahikoa segurtasun ematen ondo sentitzeko, agian ez duzu harekin egon behar”.

Franco, gugan bizirik »

Berandu nabil. Hamabost egunean behin zutabegintzan jarduteak hori du, tarteko datak aste bien artean ahaztuta geratzea. Baina gai batzuk beti dira gogoan izatekoak.

Azaroaren 20ko data atsegina izatea nahiko nuke, lagun handi biren ezkontzako eguna izatea, besterik ez. Arraten izan zen, eta egun osoan zehar elurra mara-mara egin ondoren autobusean jaisteko izandako komeriak akorduan edukitzekoa soilik.

Data hori, eztegua ez ezik, hainbat heriotzarena ere bada. Ankerrak ia guztiak, bat esperantza emaile ere bai. Franco diktadorearenaz dihardut.

Zazpi urte nituen gertatu zenean, eta gomutan ditut kontu asko. Umeegia banintzen ere, gogoratzen dut agonia luze hartan jendeak posturak egiten zituela. Hilurren zegoela atera zioten argazkiaz ere oroitzen naiz. Tira, esan nezake non nengoen Arias Navarroren “Españoles, Franco ha muerto” esaldi famatua lehenengoz entzun nuenean ere.

Ez dakit nintzen ume hark zer espero zuen gertaeraz. Orduko haurrok pozez bizi izan genuen hiru eguneko doluagatik jai eman zigutelako eskolan. Zuri-beltzezko telebista bakar hartan hil kaperan sartzeko zeuden ilara amaigabeak baino ez zizkiguten erakusten, eta hilotzaren aurrean jendearen malkoak. Gogoan dut koroatzea ere ikusi genuela, eta nire inozentzian ez zuela balio esaten nuela, koroa ez ziotelako buru gainean jarri, behar den bezala, Disneyren eraginez edo…

Baina ez pentsa hau Cuéntame telesaio zaharminduaren beste atal bat denik. Inguruan ikusten nuen esperantza ere kontatuko nuke. Aurreikuspen batzuk nahiko zapuztuta geratu ziren, batez ere, arlo politikoan eta askatasunen alorrean. Ez dut hori jorratuko, ni baino jantziago daudenek ederto azaltzen dute-eta.

Ez naiz hasiko sakontzen bide-bazterretan hamaikatxo fusilaturen gorpuzkiak daudela, segurtasun indarren metodo anti-demokratikoetan, justiziaren justizia faltan, politikari batzuen ustelkerian, enpresari handien arpilatzean, obra erraldoien megalomanian, entxufe zikinetan, Mendebaldeko Sahararen abandonuan, ez. Berrogei urteko frankismoak berrogei urte geroago ere ondorio psikologikoak laga dizkigu, denoi inkontzientean, behintzat.

Izan ere, pentsamendu erreprimitua eta kontrola utzi digu herentzian. Beti frogatu behar dugu nortzuk garen, adibidez. DNIa noranahi eraman eta edonori erakutsi behar diogulako. Erosketak kreditu-txartelaz eginez gero, erakutsi egin behar da, nahiz eta kodea tekleatu behar izan. Berdin dio, zintzo, edonon. Beste herrialde “aurreratu” batzuetan ez dago, ordea. Hori diodan guztietan, jendea, harriduraz, defentsiban jartzen da, eta sentimendu deserosoa sortzen zaie —baina orduan nola jakin benetan nortzuk garen?—. Bo, gezurretan gabiltza, ala? Beti demostratzen jardun behar ote dugu? Frantzian ibili izan naizenean, berbarako, inoiz ez didate ezertarako ere eskatu dokumentua, inon ez. Gure Hegoalde maitean, berriz, ezin kalera irten DNI barik. Estatu polizial frankistaren ondorio zuzena.

Ergelkeria galanta bota dut, agian. Baina gauzkan estatuak diktadorearen mausoleoa mantentzen du, metafora itzela. Gai batzuetan pentsamendu bakarra nagusitu da, nazioaren batasunarena. Ez izan disidente. Ez sartu politikan, amamaren aholkua. Ez ezker, eskuin, hori da onena. Ideologia izatea txarra da. Apolitikotasunaren aldarria nonahi. Francok ere hori esaten zuen, bera apolitikoa zela.

“Gizartea oro har asko ari da egiten, baina ez da nahikoa” »

Aktibatzeko deia egin die eragileei Miren Elgarresta aldundiko Berdintasun zuzendariak, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira egindako Tabakalerako ekitaldian: “Erakundeok asko egin dezakegu, eta egiten ari gara jada, baina ez da nahikoa. Gi…

Lan baldintzak babesteko greba deitu dute papergintza sektorean »

Gipuzkoako papergintza sektorea langileen lan baldintzak babesteko borrokan murgilduta dabil azken hilabeteetan. Urte hasieratik hona, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako kideak Adegi patronalarekin lan hitzarmena negoziatzen saiatzen ari dira, bai…

“Greba egitea esfortzu handia da guretzat, baina bestela zail daukagu” »

Asteartea da, arratsaldeko ordubi eta erdiak. Tximiniatik kea botatzen ari da Zizurkilgo Oria paper fabrika, hodeien grisa baino zuriagoa den kea. Erabaki bat hartu izanaren seinale izan ohi da ke zuria, eta hala da oraingoan ere. Fabrikako langileek batzarra egin berri dute, eta sindikatuek sektorean deitutako grebari baiezkoa eman diote bozketa bidez: 32 botoa alde, 13 kontra, eta boto zuri bat. Hala, ELA, LAB, CCOO eta UGTk Gipuzkoako papergintzan egindako deialdia babestu dute. 80 langile inguru ditu enpresak.

Bazkalordua da, eta batzarra amaitu bezain pronto, lan txanda bukatuta dutenak badoaz fabrikatik etxera. Presaka dabilen langile batek sukalde kontuekin irudikatu du lan itunarekin duten egoera: “Kazola bat bezalakoa da hitzarmena. Batek alde batetik tiratzen du eta besteak bestetik. Orain kazola zartagin bihurtu da; hori batek bakarrik dauka eskutik helduta, baina zartaginarekin ezin da bakailaoa prestatu”. Batzarretik irten berri da Ibon Goenaga langilea ere. 16 urte daramatza enpresan lanean, eta dioenez, “zuritik beltzera” egin du egoerak lantegian hasi zenetik: “Azken urteetan asko aldatu dira gauzak krisiaren kontuarekin, sartu dituzten erreformekin —erreforma elektrikoak, beste zerga batzuk…— eta abarrekin”. Azken urtean soldata jaitsierak izan dituzte, eta atal hori da Goenagarentzat babestu beharreko arlo garrantzitsuetako bat, berarentzat “berme bat” baita. Orokorrean, dena den, hitzarmen osoa errespetatzeko eskatzen dute langileek, sinatzen dutena errespeta dezatela.

Hori lortzen saiatzeko erabaki dute greba babestea, nahiz eta jakin lan ez egiteak ere kaltea ekarriko diela: “Greba egitea esfortzu handia da guretzat, baina zerbait nahi duenak zerbait egin behar du, bestela zail daukagu”.

Historia luzeko lantegia da Oria paper fabrika. 1911tik ari da Zizurkilen lanean, eta sektoreko enpresa ugarik itxi behar izan duten arren, jardunari eusten dio hark. Lan aldetik ondo dabiltza, gainera: “Normalean data hauetan baxuena izaten da lan aldetik, eta aurten nahiko ondo ari gara”. 300 bazkide finko ditu paper fabrikak, horietatik asko nazioarteko talde editorialak —Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Portugal, Alemaniakoak…—.

Iztukadura gabeko offset papera egiten dute, inprimaketa eta idazkerarako. Urteetan, makineria eta eskaintza egokitzen joan dira, eta duela gutxi ere izan dira aldaketak: “Erreforma batzuk egin dituzte enpresan, eta paper berriak egiten hasi gara, eskaintza irekitzen. Horrek ere denbora pixka bat behar du, emaitzak ikusten joateko”.

Gustura irten da batzarretik Gorka Alvarado CCOOko kidea, grebak langileen artean izan duen babesarekin: “Ulertu dute negoziazioa borrokaren bidez desblokeatzen dela. 11 hilabete daramatzagu negoziatzen eta orain borroka besterik ez da geratzen”. Goenagak esandakoaren ildotik, Alvaradok badaki greba egitea esfortzu gehigarri dela langileentzat, baina “negoziazioaren bidea bukatu denean”, bide bakarra dela sinetsita dago: “Greba ez da helburu bat, tresna bat baizik. Patronalaren erreakzionatu dezan nahi dugu, eta erantzun diezaiela langileen eskaerei”.

Adegik salatu du greba “legez kanpokoa” dela »

Adegi patronalak ohar bidez jakinarazi du salaketa bat aurkeztu duela gizarte epaitegietan, gatazka kolektiboagatik. Haren arabera, sindikatuen greba deialdia “legez kanpokoa”, “iruzurtia” eta “abusuzkoa” da. Dioenez, greba sei egunerako deitzeak esan…

Herritarrak herritar izateko »

Ilusio handiko ibilbidea izan da. Hesiak ere gainditu behar izan ditugu; norberak bere buruari jartzen dizkion etiketak eta kanpotik jartzen dizkigutenak puskatu behar izan ditugu”. Horrela laburbildu du Leire Barandiaran Goierriko Gure Esku Dago-ko k…