Elkartasuna argazki bihurtuta »

Unai Zubeldia

Ez da argazki lehiaketa soil bat, eta ez da erakusketa arrunt bat ere. “Ekintza honek Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteari laguntzeko erronka dauka oinarrian”. Hala azaldu du Artgazki Arrasateko argazki elkarteko presidente Anibal Carmonak. 2015. urtean sortu zuten elkartea, eta 2016tik antolatu dute Udazkena Euskal Herrian argazki lehiaketa-erakusketa. Aurten 61 egileren 171 argazki jaso dituzte —gehienez hiru argazki bidal ditzake argazkilari bakoitzak—, horietatik 45 argazkik gainditu dute galbahea, eta ikusgai izango dira, gaurtik hilaren 26ra arte, Arrasateko Kulturateko erakusketa aretoan, astelehenetik larunbatera, 17:30etik 20:30era.

Eskoletatik energia iraultzen »

Ikerne Zarate
Energia aurreztea eta eraginkortasun energetikoa sustatzea: helburu hori dauka Oiartzualdeko lau ikastetxe publikotan martxan jarri duten 50/50 proiektuak, eta baita energia arloan parte hartzea, kontzientziazio lana egitea eta prestakuntza bultzatzea ere.

Itsasoan barrena, olatuz olatu »

Unai Zubeldia

Herri honen etorkizuna erreferendum bidez erabakitzea”. Horixe da Gure Esku Dago (GED) mugimenduaren helburua, eta Angel Oiarbide bozeramaileak hala azpimarratu zuen joan den azaroaren 18an, Donostiako eta Irungo herri galdeketen emaitzak jaso berritan. Datuez harago, “ohiturak sortzea eta herritarrek hurrengo faseetarako prestatzeko ariketan parte hartzea”, horixe zen GEDren erronka. “Eta, horregatik, oso pozik gaude urteotan herritarrek eman duten erantzunarekin. Azken galdeketa mugarria izan da erreferendum lotesleari begira, eta datuak sekulakoak eta historikoak izango dira juridikoki loteslea den erreferenduma egiten dugun egunean”.

Zubietar guztien gainetik… »

Aitziber Arzallus
Zubietar gehienen iritziaren kontra, Donostiako Udalak azkenaldian Zubietan kokatu ditu eraikitzen ari den edo eraikitzekoak diren hainbat azpiegitura.

…eta arku guztien azpitik »

Aitziber Arzallus

Urteetako eztabaidaren ostean, eta iragarritakoa baino urtebete geroago, Gipuzkoako Foru Aldundiak urtarrilaren 9an jarri zuen martxan kamioiei N-1 eta A-15 errepideetan bidesaria kobratzeko sistema. 3,5 tonatik gorako ibilgailuek bakarrik ordaintzen dute kanona, egiten duten ibilbidearen arabera, eta hori neurtzen dute Etzegarateko, Irungo eta Andoaingo arkuek.

Borrokatutako lorpenak »

Aitziber Arzallus

Gipuzkoan, langileen %15ek baino ez dute hitzarmen kolektibo baten babesa, Araban (%42,9) eta Bizkaian (%39,5) baino askoz gutxiagok. Urteko lehen seihilekoan sinatutako itunek eragindako langile kopuruari dagokionez ere, Gipuzkoak ditu daturik kaskarrenak. Alegia, han hazi dela gutxien hitzarmen berriek babestutako langileen kopurua: urtearen hasieran %10,3 ziren, eta, sei hilabete geroago, %15. Aldiz, Araban, %32,1etik %42,9ra igo zen portzentajea; eta %16,8tik %39,5era igo zen Bizkaian. Zifra horiek, baina, ez dituzte gutxiesten aurten Gipuzkoan sinatu dituzten hitzarmenak; kontrara, are balio handiagoa ematen diete.

Zaintza dago jokoan »

Aitziber Arzallus
Protesten eta mobilizazioen urtea izan da Gipuzkoako zahar etxeetako, adineko pertsonentzako eguneko zentroetako eta tutoretzapeko etxeetako langileentzat.

Hamar andrek Varela salatu dute, “engainuz” argazkiak egiteagatik »

A. Arzallus

2017ko uztailean egin zen publiko kasua, Sortuk “Donostiako militante ezagun bat” kanporatu zuela jakinarazi zuenean, emakume gazteei biluzik argazkiak egin zizkielako

Kote Cabezudoren kontrako lehen epaiketa, urtarrilaren 16an »

A. Arzallus

Urtarrilaren 16an akusatuen aulkian eseriko da Kote Cabezudo argazkilaria, lehenengoz. Justiziari traba egitea leporatuta, lau urteko espetxe zigorra eskatuko dute fiskaltzak

Mundua geldiarazi zuten eguna »

Aitziber Arzallus
Emakumeek planto egin zuten eguna izan zen martxoaren 8a. Planto egin, eta mundua geldiarazi zuten eguna, erakusteko munduak ez lukeela funtzionatuko haiek gabe.