Iñaxi Etxabe: “Maialenek txapela irabazi zuenean salto egin nuen etxean” »

Bertsolari emakumea izatea ia ezinezkoa zen garaian munduratu zen. Bertsoak jarri eta kantatu egin ditu gaztetatik, geratu gabe. Etxabek jarriko dio txapela Gipuzkoako txapeldun berriari, larunbatean. - Irakurri gehiago...

“Nahaste haiek belaunaldien artean joko polita sortu zuten” »

Orain arteko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketen artean, bada bat oso berezia: 1999ko Herri Artekoa. Bertsolariak, buruz buru aritu beharrean, herriz herri osatutako taldeetan lehiatu ziren. - Irakurri gehiago...

“Hasiberriak bertsotan bakarrik egin behar du; beteranoak, saioa” »

Bertsoaren jiran bizi da Aitor Mendiluze. Hogeitik gora urte daramatza plazaz plaza eta gaztetxoei bertsolaritza irakasten jarduten da eskolaz eskola. Txapelketak gustuko ditu; askotan parte hartu izan du, emaitza txukunekin, gainera. - Irakurri gehiago...

“Oraindik 85 plaza egitea da eskupekorik handienetakoa” »

Makina bat euri egin du Anjel Mari Peñagarikanokaurreneko aldiz jendaurrean kantatu zuenetik. Baina urteek ez diote plazaz plaza segitzeko ilusiorik itzali. Erretiroaz galdetze hutsak barregura eragiten dio. - Irakurri gehiago...

“Gaur, eskola umeek ere badakite bederatzi puntukoa botatzen” »

Gordea du Txomin Garmendiak 1967an Tolosako Leidorren jantzi zuen txapela. Memorian iltzatuta geratu zaizkio plazaz plaza entzundako eta botatako bertso asko. Txapeldun geratu zeneko arratsalde hartakorik ez du, ordea, gogoan. - Irakurri gehiago...

“Inbidia pasatuko dut, baina ni orain ez nago txapelketako txipean” »

1995az geroztik, Gipuzkoako eta Euskal Herriko bertsolari txapelketa guztietan parte hartu du Aitor Sarriegik, baina duela urtebete erabaki zuen aurtengo Gipuzkoako txapelketan ez parte hartzea. - Irakurri gehiago...