Folklorea, folklorikoa eta folklorismoa »

Leire Narbaiza
Gu ez gara folklore eta erromeria horretan egongo” adierazi zuen Idoia Mendiak Bakearen Artisauek Baionako ekitaldia iragarri zutenean. Adierazpenok entzun nituenean amorruak hartu ninduen; izan ere, folklorea era gaitzesgarrian erabili zuen, folklorea gauza hutsal eta gaitzesgarria balitz bezala.

Erakustaldi bat bestearen atzetik »

Danel Agirre

Sofako bermutak errematatzen ari ginela, erlojua erabiltzen hasi zen Santi musika kontrolatzeko. Pantailaren ezkerraldea ukitu, eta apaleko bozgorailu txikiak obeditzen zion. Eskuinean sakatuta, azpialdeko subwoofer-aren dardara areagotzen zen. Alboko gurpiltxoa jiratu, eta Spotifyk hurrengo abestira egiten zuen salto. Segidan bere erakustaldi teknikoari buruz galdekatuko nuela esperoko zuen adiskideak, baina nire jakin-mina entzuten ari ginenak piztu zuen halere.

Sehaskak, sabelak eta bihotzak »

Leire Narbaiza

Benetan ez zaizu sartzen sehaska bat etxean? Zuzen-zuzen galdetu zigun nonahi Bizkaiko Foru Diputazioak egindako iragarkiak. Helburua zen abegi-familiak lortzea aldundiaren babespean dauden adingabeendako. Pasa den astean iragarri zuten oraindik ere familia beharrean daudela ume horiek aterpetzeko, kanpainak ez duela nahi beste eragin, zoritxarrez.

Itsasontzi batean, Euskal Herritik »

Danel Agirre

Alex Aranzabalek Eibar utzi zuen arte, Gipuzkoa historia idazten ari zen, aurrekaririk gabeko lorpen batekin: bi talde Lehen Mailan ipini, eta biek presidente armagilea zuten. Kluben hierarkia eta tamaina agintarien lantegietan islatzen zen. Jokin Aperribairen enpresak Estatu Batuetako gudaroste ahaltsuarentzat ibilgailuen osagaiak ekoizten ditu, eta Espainiakoarentzat kanoiak, besteak beste. Pertsonak hiltzearen sektorean dabil, beraz. Aranzabalenak ehizarako eskopeta eta errifleak saltzen ditu. Dibertimendu moduan animaliak akabatu eta beren buruez “ekologista handienak” direla dioten horiekin egiten ditu sosak, alegia.

Udaberriko egun hauek »

Leire Narbaiza

Umetan udaberria izaten zen gure idazlanetako gaia. Irakaslea gelan sartu eta esaten zigun urtaro honen gainean idatzi behar genuela. Imajinatzen dut orrialdeak lorez eta txoriz beteko genituela, baita ostarkuz ere, jakinekoa baita sasoi idealizatua dela.

Ipar Koreako autobide garbia »

Danel Agirre

Dudatsua eta gezurteroa egin zidaten. Norbait aurkezten didatenean, neure burua ahal den heinean dotoretzen saiatu ohi naiz. Glamour handikoak diruditen —eta ez diren— zereginak aipatu ohi ditut lanpostuaz galdetutakoan, eta egia askoz lotsagarriagoa ezkutatu. Zutabeak eta saskibaloiko analisiak idatzi, irratian hitz egin eta egunkariak diseinatzen ditudala kontatuta solaskideen mirespenezko keinuak eskuratu ohi ditut. Egiteko horiek lanaldiaren hamarren bat ere hartzen ez didatela da errealitate askoz prosaikoagoa, ordea. Nire benetako lanbidea oso jende gutxiri aitortzen diot, nire benetako lanbideak zeharo atsekabetzen nauelako.

Gaztelu bat euskaldunendako »

Leire Narbaiza
Nork ez du inoiz amets egin Egiptoko piramideak ikustearekin? Edo Jordaniako Petra hiria? Edo Peruko Machu Picchurekin? Bidaian gabiltzanean, gogoko dugu antzinako monumentu eta eraikinak ikustea. Gertu zein urrun.

Gure sofan biluzik, bi gazte lerden »

Danel Agirre

Saxofoia baino instrumentu gorrotagarriagorik ez dago, baina behingoagatik ahaztu egin zitzaidan. Jasotzera pasa nahi zuenarentzat sofa bat geneukan, guri lagun batek handixeagoa oparitu berri digulako. Iragarkia sarean ipini, eta biharamunean hogei urteren bueltan behar zuen bikotea azaldu zitzaigun. Neska alemaniarra eta mutil italiarra ziren. Ilehoria, garaia, alaia, zoragarria zen Sophia, bozeramaile lanak bere gain hartu zituena. Beltzarana, gihartsua, oso guapoa eta despistatu pose perfektukoa haren mutil-laguna. Sotoan musika entzuteko txokoa prestatzen ari zirela kontatu zigun Phiak (horrela deitzea gustatzen zaio). Despistatuak saxofoia jotzen du. Phiak txokolate bero batekin pasa nahi omen ditu ilunabarrak, maitalearen emanaldiez sofako mantapean gozatuz. Saxofoia baino instrumentu gorrotagarriagorik ez dago, baina bikote lerdenaren eszenak imajinatzearekin eszitatu egin nintzen ni.

Irakaslearen gorrotoa »

Leire Narbaiza

Gaur, idazten jarri aurretxoan, izan dudan irakaslerik txarrena ikusi dut. Txarrenetan txarrena. Sailkapena egitea gaitza bada ere, bera dago desohorezko lehenengo postu horretan. Bigarrenari alde handia atera diola esan dezaket, gainera.

Realak egiten gaitu espainiar »

Danel Agirre

Eufemiano Fuentes sendagileari bere fitxategiko Rsoc siglak Realari zegozkion galdetu zioten behin Madrilgo kazetariek, Puerto auzia zela-eta epailearen aurrean egotetik irteterakoan. Gogoan dut oraindik bere irribarrea, hizkiei “ardo marka on baten traza” hartzen ziela erantzun, eta “gezurra esan, egia ezkutatu edo isiltzeko eskubidea” zegokiola esanez urrundu zenean. Zubietan ez zuen inork gisako azalpen xelebrerik asmatu behar izan. Dopin kontuetan tradizioak gurean agindu legez, kirol berriemaileak gure lana egin gabe geratu ginen, eta klubeko langile eta jokalariak ez zituen inork estuegi hartu. Holandako kirol berriemaileek bere lana egin zaleago dirudite zorionez: txapeldunorde izan zen Real hartako Sander Westerveld atezaina itaundu zuten. Partidak hasi baino lehen eta bukatu berritan injekzioak ipintzen zizkietela azaldu zuen hark, baina ez zuela uste substantzia arraroren batenak zirenik, ziztadekin batera “oldarraldi apartekorik” ez zuelako antzematen.