[Museora] Ardixarra etxea. Segura, Erdi Aroko hiribilduaren ikurra »

Eider Goenaga Lizaso
Segura asko aldatu da Erdi Arotik, baina orduan eraikitako hiribildu askotan ez bezala, garai hartako arrasto ugari topa daitezke bertan; etxebizitzak, jauregiak, elizak… Horietako bat Ardixarra etxea da.

[Museora] Mater museoa. Itsasoaz, itsasotik »

Eider Goenaga Lizaso

Mater itsasontziak 2003an utzi behar zion itsasora ateratzeari. Euskal Herriko egurrezko azken atunontzi handia izan zen —33 metro luze—, eta, erretiratu zuten urtean, lan handia egin zuen Prestige itsasontziak utzitako orbanak garbitzen. Baina euskal arrantza flotak moldaketa handia izan zuen garai hartan, eta egurrezko itsasontzi asko hondoratu egin zituzten, itsasontzi modernoagoekin ordezkatzeko.

[Museora] Azpeitiko Ingurugiro Etxea: Iraunkortasunari museo bat »

Azpeitiko Umeentzako Museoa izandakoa Ingurugiro Etxea bihurtu zen 1998an. Ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin lotutako gaiak lantzen dituzte bertan. - Irakurri gehiago...

[Museora] Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa. Herriak izena eta gaztak izana »

Eider Goenaga Lizaso
Gaztaren usainak saguak bezala, herriaren izena ageri duten kartelek hala erakartzen du Idiazabalera turista ugari. “Jende asko etortzen zaigu esanez ez zekitela Idiazabal herri baten izena zenik”.

[Museora] Cementos Rezola. Zementuzko historia bat »

Eider Goenaga Lizaso

Cementos Rezola enpresa 150. urteurrena ari zen ospatzen 2000. urtean, eta, urteurreneko ekitaldi eta ospakizunen artean, Cementos Rezola museoa inauguratu zuten, Donostiako Añorga auzoan; fabrikatik oso hurbil, eta pilotalekuaren, futbol zelaiaren eta elizaren ondoan.

[Museora] Soinuenea. Soinua egiten du museoak »

Eider Goenaga Lizaso
Juan Mari Beltranek, musika jo, musika sortu, musika irakatsi eta musikagintza aztertzeaz gain, musika tresnak biltzeko afizioa izan du gaztetatik; eta horixe da Oiartzunen dagoen Soinuenea museo eta dokumentazio zentroaren oinarria.

[Museora] Barandiaranen pausoen atzetik »

Eider Goenaga Lizaso

Laminak, Basajaun eta Tartalo —Ataunen Torto esaten diote— ezagutzen ote dituzten galdetzen diete umeei, Jose Migel Barandiaran nor izan zen esplikatzen hasi aurretik. “Ume guztiek ezagutzen dituzte izaki mitologiko horiek, eta, ezagutza hori jaso badute, Barandiarani esker jaso dute, bestela galduta egongo lirateke jada”, azaldu du Ainhoa Diez de Salazar Ataungo Barandiaran museoko arduradunak (Donostia, 1988).

[Museora] Urrelur. Gatza eta diamanteak »

Eider Goenaga Lizaso

Fosilak, harriak eta mineralak. Horiek aurkitzen ditu bisitariak Urretxuko Urrelur museoan; baina bildumaren atal nagusia mineralek osatzen dute. Milatik gora mineral dauzkate sailkatuta bertan; egunero erabiltzen ditugunetatik hasi eta balio handiko mineraletara, bigunetatik hasi eta gogorrenetara, ohikoenetatik ezohikoenetara.

[Museora] D’elikatuz. Azokatik dator museoa »

Eider Goenaga Lizaso
Asteazkena da Ordizian. Plaza Nagusiko estalpea inguruko baserritarren postuek betetzen dute. Handik metro gutxira dago D’elikatuz, Elikaduraren eta Gastronomiaren interpretazio zentroa.

[Museora] Ekogunea. Ingurumenaren parkea »

Eider Goenaga Lizaso
Kontsumoa, landa garapena, garapen iraunkorra, ura eta energia, baratzezaintza ekologikoa, birziklatzea… Kutxa Ekoguneak bere baitan batzen dituen kontzeptuak eta lan ildoak dira, eta Hernanin lantzen dituzte guztiak.