[Museora] Artzaintzaren Ekomuseoa. Baserri museoen aitzindari »

Eider Goenaga Lizaso
Lenbur fundazioak dituen bederatzi museoetako bat da Erraizabal baserria. Duela hogei bat urte, Artzaintzaren Ekomuseoa jarri zuten bertan; Gipuzkoan ia inor baserri bat museo bilaka zitekeela pentsatzen hasi baino lehen, Olatz Conde Lenburreko kideak azaldu duenez (Legazpi, 1974).

[Museora] Albaola Itsas Kultur Faktoria. Itsas bidaia iraganera »

Aitziber Arzallus
Euskal Herriko itsas ondarea eta kultura bertatik bertara ezagutu nahi duenarentzat, ezinbestean joan beharreko lekua da Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria. Elkartea, izatez, AEBetan sortu zuten, 1997an, Mainen, Ingalaterra Berrian, Ameriketatik izeneko trainerua eraiki zutenean.

[Museora] Aralarko Parketxe Hedatua. Natura eta kultura, bi batean »

Aitziber Arzallus

Aralarko natura eta euskal kultura, biak batean lantzeko aukera dute Aralarko Parketxe Hedatura doazen bisitariek. Biak batean, soilik bietako bat edota bietatik pixka bat, bisitari bakoitzaren ezaugarrien, interesen eta egingo duen egonaldiaren iraupenaren arabera. “Karta zabala eskaintzen dugu, bakoitzak gehien gustatzen zaion menua aukeratu dezan”, dio Ainhoa Diez de Salazar Aralarko Parketxeko koordinatzaileak (Donostia, 1988).

[Museora] Hegoak geldi zeuzkan »

Eider Goenaga Lizaso

Aurreko asteburuan mendian ibili zen Manuel Agirresarobe (Aia, 1941) tximeletak harrapatzen. 18 urte zituenetik dabil tximeletak biltzen eta katalogatzen, eta oraindik zaletasunari eusten dio, gogotsu. Urte hauetan guztietan eginiko tximeleta bilduma Munduko Tximeleten Erakusketa Iraunkorra museoan dago ikusgai, Irunen, Larritxipi kalean. Museoa Agirresarobek berak jarri zuen martxan, 1996an; eta, 2006an, Irungo Udalak erosi zuen erakusketa. Egun, udalak kudeatzen du, eta Agirresarobek egiten ditu gidari lanak; haren kargu daude, halaber, erakusketa berritzeko eta mantentzeko lana ere. Guztira, 7.000 tximeleta inguru daude ikusgai.

[Museora] Antioko Interpretazio Zentroa. Altxorrari distira gehiago »

Eider Goenaga Lizaso
Antiguako ermitaren osagarri gisa, eta baselizari, Zumarragari zein Urola Garaia eskualdeari oihartzun handiagoa emateko xedearekin, 2014an jarri zuten martxan Antioko Interpretazio Zentroa.

[Museora] Nautilus Ikasgune Geologikoa. Amoniteen erresuma »

Eider Goenaga Lizaso
Nautilus. Horrela izena zuen Jules Verneren Hogei mila legoako bidaia itsaspetik eleberrian Nemo kapitainak gidatzen zuen urpekoak. Duela 500 milioi urtetik bizi den molusku zefalopodo baten izena baliatu zuen Vernek bere eleberriko urpekoari izena hartzeko.

[Museora] Santa Maria la Real Monumentu Multzoa. Aztarnetatik, historia »

Eider Goenaga Lizaso
Museo edo monumentu multzo gisa 2002an hasi ziren lanean Zarauzko Santa Maria la Realen; Arte eta Historia Museoa atondu zuten kanpandorrean, eta parrokian, kanpandorrean eta bi eraikinetan topatutako aztarnategi arkeologikoak ireki egin zituzten bisitarientzat.

[Museora] Iturraran parketxea. Toki bakarra, hamaika bisita »

Eider Goenaga Lizaso
Pagoetako natur parkeak eguna pasatzeko aukera paregabea eskaintzen dio hara biltzen denari. Gipuzkoako Parketxe Sarea osatzen duten natur parkeetako bat da, eta bisitariari Iturrarango interpretazio zentroan egiten zaio harrera.

[Museora] Fosil eta Mineralen Museoa. Harrien miresmenetik »

Eider Goenaga Lizaso
Mineralak eta fosilak biltzen txiki-txikitan hasi zen Javier Vargas (Eibar, 1967), eta, gaur egun, Elgoibarko Fosil eta Mineralen Museoko sortzaile eta zuzendaria da. Museoak 1992an ireki zituen ateak, baina hura sortzeko ideia 1986-1987 inguruan hasi zitzaion buruan bueltaka.

[Museora] Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa. Arrate borroka zelai zenekoa »

Aitziber Arzallus

Herri baten historian, 80 urte ez dira urte asko. Baina nahikoa izan daitezke iragana ahazten hasteko. Orduko protagonistek eta lekukoek bakarrik dakizkite unean-unean gertatzen zen guztia betikotzeko gaurko baliabide eta teknologiarik ez zeneko kontuak. Eta denbora kontra dute. Adibidez: gutxik hitz egin dezakete lehen pertsonan 1936ko gerran bizitako gorabeherez, gazteenek ere ia ehun urte dituztelako eta haietako asko hilda daudelako. Horregatik, denborak berekin eraman ez ditzan, interpretazio zentro bat egin dute Eibarko Arrate auzoan, orduko lekukotasunekin, garai hartako benetako materialarekin eta propio eraikitako erreplika eta maketekin: Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa, hain zuzen.