[Museora] Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa. Arrate borroka zelai zenekoa »

Aitziber Arzallus

Herri baten historian, 80 urte ez dira urte asko. Baina nahikoa izan daitezke iragana ahazten hasteko. Orduko protagonistek eta lekukoek bakarrik dakizkite unean-unean gertatzen zen guztia betikotzeko gaurko baliabide eta teknologiarik ez zeneko kontuak. Eta denbora kontra dute. Adibidez: gutxik hitz egin dezakete lehen pertsonan 1936ko gerran bizitako gorabeherez, gazteenek ere ia ehun urte dituztelako eta haietako asko hilda daudelako. Horregatik, denborak berekin eraman ez ditzan, interpretazio zentro bat egin dute Eibarko Arrate auzoan, orduko lekukotasunekin, garai hartako benetako materialarekin eta propio eraikitako erreplika eta maketekin: Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa, hain zuzen.

[Museora] Algorri interpretazio zentroa. Harrizko liburua »

Aitziber Arzallus

Euskal Herria eta, batez ere, euskal kostaldea ezagutu nahi duen edonorentzat, saihestu ezineko geldialdia da Zumaiakoa. Itsasertzeko herrien berezko xarmaz gain, baduelako gainontzekoetatik bereizten duen zerbait: flyschak. Munduan badira egitura geologiko horiek garatu diren beste leku batzuk ere, baina ez Zumaia eta Mutriku artean daudenen pareko entzuterik dutenik.

[Museora] Untzi Museoa. Lehorretik, itsasoari begira »

Unai Zubeldia
Euskal itsas ondarea eta historia zaintzea, aztertzea eta hedatzea”. Horixe da Donostiako Untzi Museoaren egitekoa, Soco Romano arduradunaren hitzetan (Donostia, 1959). Bide horretan, zirrikitu guztiak baliatzen ditu museoak: “Hezkuntza ekintzak, ikerketak, argitalpenak, erakusketak…”.

[Museora] Aitona-Amonen Eskola. Nola aldatu diren gauzak… »

Eider Goenaga Lizaso
Nola aldatu diren gauzak… horixe azaltzen diete bisitariei, Legazpin, Aitona-Amonen Eskolan. Lenbur fundazioak Haztegi ikastolan egokitutako gela bat da Aitona-Amonen Eskola, eta 1950ean ikastetxe bateko gela izandakoa da.

[Museora] Arditurri. Aiako Harriaren altzoan »

Eider Goenaga Lizaso

Aiako Harria da, Aizkorri-Aratz, Aralar eta Pagoetarekin batera, Gipuzkoako Parketxe Sarea osatzen duten natur parkeetako bat. Mendiaren forma bereziak urrunetik ikusgai eta ezaguterraz egiten du Aiako Harria; baina, batez ere, mendiaren osaera geologikoarengatik da berezia. Euskal Herriko formazio geologiko zaharrenetakoa da —orain 250 milioi urte inguru azaleraturikoa—, eta granitozko bakarra. Mendiaren magalean, Arditurri interpretazio zentroa dago, eta bertan harrera egiten diete iristen diren guztiei. “Interpretazio zentroa natur parkearen barruan dago, eta bertan aurkituko duen guztiari buruzko informazioa ematen diogu bisitariari”, azaldu dio Hitza-ri Itsaso Aritzeta Arditurriko koordinatzaileak (Andoain, 1985). Natur parke batek berez duen erakarmenari, Arditurriko meategiek duten interesa eta haiek bisitatzeko aukera gehitu behar zaio; bi arloak lantzen dira interpretazio zentroan.

[Museora] Ogiaren Txokoa. Ogiari bere tokia »

Eider Goenaga Lizaso
Ogiak berebiziko garrantzia dauka elikaduran. Etxean egiten zuten ogia garai batean; baina, orain, okindegira joan eta hamaika ogi dauzka aukeran kontsumitzaileak, eta askok ogia nondik datorren eta nola egiten den pentsatu ere egin gabe erosi eta jaten dute.

[Museora] Victor Hugo Etxea. Pasaia, paisaia, etxea eta idazlea »

Eider Goenaga Lizaso

Suitzan balego mirestua eta Italian balego ospetsua izanen zen lehor-itsasoko leku apal hau, Gipuzkoan dagoelako ezezaguna, noraezean heldu nintzen eta non nengoen ez nekien Eden distiratsu txipi hau Pasages da espainieraz eta Le Passage frantsesez”. Victor Hugo idazle frantziarrak (1802-1885) Pasaiari buruz idatzitako pasarte hori Idi Orgaren Karranka. Euskal Herrian gaindi, 1843 liburuan jaso zuen Koldo Izagirrek 2002an, idazlearen jaiotzaren bigarren mendeurrenean.

[Museora] Igartza Monumentu Multzoa. Bost gune, multzo bakarrean »

Eider Goenaga Lizaso
Beasainen, Erdi Aroan Europatik zetorren bidea bitan zatitzen zen tokian bertan eraiki zuten Igartzako dorretxea, XVI. mendean. “Orduko N-1 errepidea izango zena hemendik pasatzen zen, eta, zubian, bitan banatzen zen: San Adriandik barrena, Nafarroarantz; eta Leintz Gatzagarako bidea hartuz, Arabarantz.

[Museora] Historiaren etxea. Donostiari begirada »

Eider Goenaga Lizaso
Urgull mendia kokaleku paregabean dago Donostia ikusteko. Ulia eta Igeldo ez bezala, hiriburuaren erdi-erdian dago, eta, alde batera zein bestera begiratuta, hiriaren mugak ikusten dira, bai lurretik, bai itsasotik.

[Museora] Photomuseum. Irudi bat baino gehiago »

Eider Goenaga Lizaso

Photomuseum museoak 25. urteurrena du aurten. Ramon Serras eta Leopoldo Zugazaren bildumak bat eginda sortutako proiektuak indartsu jarraitzen du mende laurden geroago, eta bisitariak hartzen eta argazkigintzarekin lotutako erakusketak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak antolatzen jarraitzen du.