Hegazti bahituaren bila »

‘Zazpikoloroa’EibarIragan hilean estreinaturiko Zazpikoloroa ikuskizun berria eskainiko dute, bihar eta etzi, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Eibarko Unibertsitateko antzokian. Egunean bi emanaldi egingo dituzte. Bihar, 16:30ean eta 19:00eta…

Legealdia bukatu aurretik zerbitzu guztiak euskaraz eman nahi ditu foru aldundiak »

2015erako zerbitzu “guzti-guztiak” euskaraz eskaintzeko ari da lanean Gipuzkoako Foru Aldundia. Martin Garitano ahaldun nagusiak asmoa agertu du euskara lehentasunezko hizkuntza izan dadin erakundearen barruko zein kanpoko jarduera guztietan. Garitano…

Osasun etxe gehiago eskatu ditu EAJk Donostian »

EAJren udal taldeak osasun etxe gehiago egiteko baldintzak jartzeko eskatu dio Donostiako Udalari; hain justu, Parte Zaharrean eta Aieten ikusten dute zentroak egiteko beharra. Aitziber San Roman zinegotziak azaldu duenez, Parte Zaharreko oraingo anbu…

Irunen euskarak toki “duina” izatea aldarrikatu du Xirimirik »

“Gure herrian eskubide asko urratzen dituzte; besteak beste, euskaldunon hizkuntz eskubideak”. Hala uste du Irungo Xirimiri Aparta Euskararen Aldeko Taldeak. Izan ere, salatu dute erakunde publikoek, merkataritza eta ostalaritzakoek, alderdi politikoe…

“Nazioartera ateratzeko apustua, gure lana eta gazta balioesteko ere bada” »

Iazko ekainaz geroztik da Artzai-Gazta elkarteko lehendakari Puy Arrieta Prosa (Araia, Araba, 1978), eta aldaketarik ez bada, ardura horixe izango du 2014. urtera arte. “Badakizu, demokrazian bezala”, esan du irribarrez. Elkartea 1980ko hamarkadaren e…

Boliviako andreen alde ahalegin berezia egin nahi dute Errenterian »

Errenteriako Illimani gobernuz kanpoko erakundeak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako, Bolivian egiten ari diren egitasmoetarako. Urte batzuk daramatzate Illimanikoek halako ekintzak egiten Errenterian, baina Gabonetan indar berezia jartzen dute, eta, horretarako, elkarlana bultzatu dute hainbat elkarte eta eragilerekin.

Egun, Illimanikoak Boliviako hiriburuan egiten ari dira elkartasun egitasmo bat: La Pazen, hain zuzen. Han, programa bat garatzen ari dira, sostengua eta babesa emateko gizartean txertatzeko arazoak dituzten emakumeei. Batez ere, emakume gazteei laguntzen saiatzen dira; horretarako, unibertsitate ikasketak ordaintzen laguntzen diete. Ikasketak bukatutakoan, emakume horiek beste batzuei lagunduko diete gizarte bazterketatik ateratzen.

Emakumeen integrazioa bultzatzeko egitasmo horrez gain, otsailean beste bat landu zuten Illimanikoek. Hala, Boliviako Amazoniako haurrei eskolak eman zizkieten, beren ingurunea babes dezaten. Boliviako Amazonian nabaria da baso-soiltzea, eta hori hango nekazarien kalterako da; izan ere, nekazaritza da bertakoen jarduera ekonomiko nagusia.

Ez daude bakarrik

Gabonetako egitaraua osatzeko, hainbat elkarte eta eragileren laguntza izan dute Illimanikoek. Errenteriako Laguntasuna erretiratuen elkarteak aretoa utzi die jantzien eta jostailuen erakusketa bat egiteko. Toop Factory enpresak ——Balikoa da—— eman die arropa, eta Megas Gipuzkoa motorzaleen elkarteko kideek lortu dizkiete jostailuak, Irunen eta inguruko herrietan.

Gabonetako Jaialdia antolatzeko, Errenteriako Alaia gazte elkartearen ezinbesteko laguntza ere izan dute.

Historiaurrearekiko grina »

Tokian tokiko aditu eta zaleek ekin zieten Gipuzkoan, XIX. mende bukaeran, historiaurreko ikerketei. Haiei esker dira ezagunak altxor bihurturiko lur azpiko aztarnak. Aranzadi Elkarteak haien bizipenetatik eta haien aurkikuntzetatik abiatutako erakusketa bat zabaldu du Donostiako San Telmo museoan: Historiaurrearen abentura Gipuzkoan.

Iraganaren ikerkuntzan bizi osoa eman zuten belaunaldi haiei egindako omenaldi gisa prestatu dute erakusketa. Telesforo Aranzadik, Josemiel Barandiaranek, Enrique Egurenek, Jose Maria Merinok, Jesus Altunak, Juan Mari Apellanizek, Ignacio Barandiaranek eta beste hainbat pertsona anonimok egindako lan isil eta metodikoari esker. Bisitariek XX. mende hasierako aztarnategi eta ikertzaileen irudi andana ikusi ahal izango dituzte. Eta lan egiteko tresnak ere ezagutuko dituzte: lehen argazki kamerak, arkeologoek marraztutako mapak eta memoriak, besteak beste.

Bi zatitan banatu dute erakusketa. Lehen zatian, Gipuzkoan historiaurreko aztarnak aztertzeko lehen urratsak azaltzen dira. Bigarren zatian, azken belaunaldiek Gipuzkoako indusketetan egindako lana erakutsi dute; 1970eko hamarkadatik gaur arte. Gipuzkoan egun dauden aztarnategi guztiak mapa digital batean jaso dituzte, esaterako.

1879an, Ramon Adan Iarzak lurraldeko egitura megalitiko baten lehen berria eman zuen: Aralarko Jentillarriko trikuharria; eta 1892an, Modesto del Valle Inzagak, Lersundiko kondeak, aztarnategi baten lehen ikerketa zuzendu zuen Errenterian, Aitzbitarteko kobazuloetan. Aurkikuntza hori mugarria izan zen historiaurreko ikerketetan, eta garaiko ikertzaile nagusiak erakarri zituen. Baita Alfontso XIII.a Espainiako erregea ere.

Halere, hainbat dokumentuk erakusten dutenez, historiaurreko aztarnategiak antzinatik dira ezagunak. Tolosako Udalaren 1664ko aktetan, esaterako, Belabietako monumentu megalitikoak aipatu zituzten, hilobi gisa. Hau da erakusketako piezarik baliotsuenetakoa, eta zaharrena. Lezetxikin aurkitutako besahezurraren erreplika dago ikusgai San Telmon, Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrena. Lezetxikiko kobazuloak baitira kokagune zaharrenak; duela 150.000 urte ingurukoak dira. Eskoriatzan, 1972an aurkitutako urrezko ontzi batzuen erreplika ere jaso dute.

Arkeologia zientifikoaren lehen urratsak 1917an egin zituzten. Josemiel Barandiaranek Aralarren jentilekin lotutako hilobi zaharretan egindako aurkikuntzen berri izan zuen Pedro Manuel Soraluzek, historiaurreko lehen monumentuak aurkitu zituenak. Telesforo Aranzadi, Barandiaran eta Enrique Eguren elkartu zituen Soraluzek Aralarren lanean hasteko. Haiek izan ziren lehendabiziko ikertzaile guztiz zientifikoak. Aintzat hartzen zuten aztarnategiaren kartografia eta dokumentazioa, estratigrafiaren erregistroa, jasotako materialen azterketa eta ateratako lurren behaketa… Eta hori guztia osatzeko, emaitzak plazaratzen zituzten.

1936ko gerrak, ordea, Urtiaga induskatzen harrapatu zituen hiru ikertzaileak, eta bertan amaitu zen haien lana. Haiei esker lortu ziren Gipuzkoako historiaurrearen lehen datuak, eta haiek interpretatzeko modua sortu zuten. Barandiaranen erbestearen inguruko dokumentazioa dago erakusketan oso-osorik; baita Ekaingo kobazuloaren aurkikuntza eta Barandiaranek berak bertako margoen gainean egindako kalkoak ere.

Belaunaldi berriak

1947an Aranzadi Taldeak jarraitu zuen hirukote hark bertan behera utzi behar izandako lanarekin. Tomas Atauri, Jesus Elosegi, Manuel Laborde eta Luis Peña Basurto izan ziren sortzaileetako batzuk. Megalito asko aurkitu zituzten, eta haien berri eman zuten Munibe aldizkariaren katalogoetan. Barandiaran berriz ere Gipuzkoara ekartzen saiatu ziren Elosegi eta Laborde, eta baita lortu ere, 1953an. Elosegiren argazki bilduma zaharrak dira erakusketan garai hartako lekukotasuna ematen dutenak.

Barandiaran Aranzadira itzulita, ikerketek berebiziko bultzada izan zuten. Laguntzaile askoren lanari esker, gainera, monumentu megalitikoen katalogazio lan handia egin zuten. 1954an, Barandiaranek Urtiagako kobazuloko lanei ekin zien berriz. Lezetxiki, Marizulo, Intxurre, Otsarte… Eta Barandiaranekin ikasi zuten arkeologo gazte haiek, gerora erreferentzia bihurtu dira: Jesus Altuna, Jose Maria Merino eta Juan Maria Apellaniz, besteren artean.

1970eko hamarkadan iritsi ziren garai berriak. Jesus Altunak gidatu zituen Ekain, Arbil, Erralla, eta Amalda kobazuloetako aztarnategiak. Lan horietan izandako eskarmentutik jaio zen ikertzaile belaunaldi berri bat: Koro Mariezkurrena, Xabier Peñalver, Pako Etxeberria eta Uxue Berride, esaterako. Hain zuzen, 1980ko hamarkadan hasi zen ikertzaile kopurua hazten. Argazkietan ikus daitezke mende hasierako ikertzaile eta egungo arkeologo gazteen arteko desberdintasunak; baita antzekotasuna ere; historiaurrearen misterioak argitzeko grina.

Urtarrilaren 15a arte izango da zabalik San Telmo museoko behin behineko erakusketa. Sarrera doakoa da.

nlizarralde@hitza.info

DISKO BERRIKO DOINUAK, BIGARREN ALDIZ »

Ruper Ordorikak Hodeien azpian (Elkar) azken lana aurkeztuko du igandean, Elgetako Espaloia kafe antzokian. Disko berria kaleratu eta iragan abenduaren 1ean eman zuen lehen kontzertua, Gasteizen, eta bigarren kontzertua izango da Elgetakoa. Han joko …

Gizarte diputatuarekin egon da Tolosaldeko plataforma »

TOPA Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformako kideak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bildu ziren urrian, Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuari euren egoeraren berri emateko. Hark adierazi zien aldundiak “pertsona guztientzat osasun publi…

Krisi ekonomikoa, osasun arloari ebakuntza egiten »

Ikuspuntu kapitalista batetik, ospitaleak izatez dira defizitarioak; ez dute etekin ekonomikorik sortzen, zerbitzua baizik. Eta erabiltzaileek kuota garestiak ordaindu ezean, euren burua finantzatu ezin dutelako dute behar-beharrezko finantzabide publ…