Gipuzkoako Hitza http://gipuzkoa.hitza.eus Gipuzkoako astekaria Fri, 16 Nov 2018 08:43:53 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=4.0.1 “Ez genuen espero erreferendumeko emaitza; aurkakoa zioten inkestek” http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/ez-genuen-espero-erreferendumeko-emaitza-aurkakoa-zioten-inkestek/ http://gipuzkoa.hitza.eus/files/Emmanuel-Florent_Perronnet-150x150.jpg http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/ez-genuen-espero-erreferendumeko-emaitza-aurkakoa-zioten-inkestek/#comments Fri, 16 Nov 2018 00:00:00 +0000 http://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=ef3ef38d36e5f736e2f7c427045e9444 Beñat Alberdi

Umetatik izarrak izan ditu pasio Emmanuel-Florent Perronnetek (Noumea, Kaledonia Berria, 1979), eta, kontuak zer diren, gaurkotasunak Perronnet bera bihurtu du izar. Australia ondoan, 280.000 biztanle inguru ditu Kaledonia Berriak, eta gaur egun Oñatin bizi da azaroaren 4an bertako erreferendumean bozkatzeko aukera izan zuen herritar bat. Fisika ikasketak egin zituen Kaledonia Berrian bertan eta Frantzian, eta astrofisika alorreko masterra Bordelen (Okzitania). Matematika irakaslea da egun, Bilbon.

The post “Ez genuen espero erreferendumeko emaitza; aurkakoa zioten inkestek” appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Beñat Alberdi

Umetatik izarrak izan ditu pasio Emmanuel-Florent Perronnetek (Noumea, Kaledonia Berria, 1979), eta, kontuak zer diren, gaurkotasunak Perronnet bera bihurtu du izar. Australia ondoan, 280.000 biztanle inguru ditu Kaledonia Berriak, eta gaur egun Oñatin bizi da azaroaren 4an bertako erreferendumean bozkatzeko aukera izan zuen herritar bat. Fisika ikasketak egin zituen Kaledonia Berrian bertan eta Frantzian, eta astrofisika alorreko masterra Bordelen (Okzitania). Matematika irakaslea da egun, Bilbon.

Ikasketak Kaledonia Berrian hasi bai, baina Frantzian amaitu zenituen. Ohikoa al da ikasketak amaitzeko hain urrunetik metropolira lekualdatzea?

Euskal Herrian ikasleak hiriburuetara joaten dira ikastera; Bilbora, Gasteizera edo ikasi nahi duen hori ikasteko aukera dagoen tokira. Gure Gasteiz da Frantzia.

Zure kasuan ere Kaledonia Berrian baino aukera hobea zeneukan Frantzian?

Ikasketak Australian egitea aztertu nuen hasieran. Dena den, beka bat behar izaten da hara ikastera joateko, eta nik ez nuen lortu. Kaledonia Berrian ekin nien Fisika eta Matematika ikasketei. Gure herrialdean izarrak ikusten dira zerura begiratuz gero, baita Esne Bidea ere, baina jendeak ez du begiratzen zerura. Han ez zegoen astrofisika ikasketarik, eta estralurtar bat bezala hartzen ninduten. Horregatik bukatu nuen, berriz ere, Frantzian.

Oso anitza da Kaledonia Berriko demografia. %40 inguru dira melanesiar indigenak edo kanakak, eta %30 inguru europar jatorrikoak edo caldocheak. Horrez gain, badaude polinesiar jatorrikoak zein vietnamdarrak. Kanaka edo caldoche jatorrikoa da zure sendia?

Ez bata, ez bestea. Melanesiarra izan beharra dago kanaka izateko eta ez daukat melanesiar itxura handirik. Duela berrehun urte etorri zirenen ondorengoak dira, berriz, caldocheak. Parisko Komuna aldarrikatu zutenean atxilotu zituzten 1.800, eta kolonietara bidali zituzten gero. Bertan gelditu ziren batzuk eta haiek izan ziren lehenengo zuriak. Han daude euren seme-alabak eta bilobak. Gutxi gorabehera, horiek dira caldocheak. Kaledonia Berria euren herria dela pentsatzen dute, noski.

Nolako ekosistema dago Kaledonia Berrian? Zuek bazeneukaten harremanik kanakekin?

Eskolan, normalean, nahasian egoten ginen etnia guztiak. Kanakekin, indonesiarrekin, vietnamdarrekin eta frantziarrekin egon nintzen ni. Elkarrekin egoten ginen eskolan, baina bakoitza bere ingurura itzultzen zen klaseak bukatutakoan.

Norbere komunitatera?

Bai. Oso bizimodu ezberdina dute kanakek. Euren kulturan edo pentsamenduan ez dira pertsonak, komunitatearen parte dira. Kanakentzat ez dago jabetza eskubiderik; tribuarena da guztia. Zure etxea ez da zurea, tribuarena da. Etxe bat dago zuretzat, baina ez da zurea. Tribukoa bada, edozein pertsona sar daiteke zure etxean.

Hainbat komunitatek osatzen duten herri gisa ulertu behar da, beraz, Kaledonia Berria?

Bai. Kanakek euren bizimodua daukate; Frantzian bezala bizi dira frantziarrak. Eta caldocheak ere badaude; lur jabeak dira, gehienbat. Baserriak dauzkate horiek, behiak-eta. Haiek kudeatzen dute jabetza eta haientzat lan egiten dute bertakoek. Oso garestia da Kaledonia Berrian Frantzian bezala bizitzea: ardoa garestia da, gaztarik ez dago, nahi duzun haragirik ere ez, gasolina oso garestia da… Kaledonia Berrian bertako bizimodua eginez gero, berriz, oso merkea izan daiteke: noizean behin arrantzara joan, ehiza pixka bat egin, kokondoaren azpian minutu bat igaro…

Bere identitatea dauka komunitate bakoitzak?

Kanakek bai. Besteek ere badute, baina ez dute azaleratzen. Urte berri txinatarra ospatzen dute asiarrek, baina gero ez dute besterik egiten. Euren artean bizi dira frantziarrak edo aberatsak, baina ez pentsatu hemengoaren gisakoa denik hango bizimodua. Jendea ez da elkartzen plazan; han ez dago plazarik. Jendea hondartzan elkartzen da edateko zein windsurfa egiteko.

Sentimendu hedatua al da frantziar sentitzea?

1998ra arte uste dut jendea ez zela frantziar sentitzen. Futboleko Munduko Kopa iritsi zen gero, eta Christian Karembeuk jokatu zuen Frantziarekin; Kaledonia Berrikoa da. Orduan hedatu zen frantziar sentimendua.

Nikela da Kaledonia Berriaren diru iturri nagusia eta lurralde gatazkaren muina. Ekonomikoki ezberdintasunak sortzen al ditu horrek hiriburuaren eta bere inguruaren, eta iparraldeko irlen artean?

Bai. Adibide gisa, normalean ipar hemisferioa garatuago egoten da hego hemisferioa baino. Baina alderantzizkoa gertatzen da Kaledonia Berrian, garatuago dago hegoaldea. Hiru probintzia daude: irla nagusian bertan, hego eta ipar probintziak, eta, horrez gain, uharteen probintzia. Meategi asko dago hegoaldean, baina baita iparraldean ere. Zuri gehiago bizi da hegoaldean, eta han dago nikelaren lantegi handiena. Gehiago garatu zuten zati hori.

Zertan nabaritzen da gehien garapen ekonomikoaren aldea?

Uharteko probintzian zuririk ez da bizi ia, nahiz eta badiren caldocheak eta frantsesak. Euren artean bizi dira horiek, kokoaren merkatuarekin asko. Xaboia egiten dute, adibidez. Iparraldeko probintzian, berriz, tribuak bizi dira gehienbat, eta autonomia daukate gehienek. Meategiak eta nekazaritza turismoko zerbitzuak daude, azkenik.

Komunitate horiek nahi al dute garapena?

Aspaldian ez naiz izan han eta ipar probintzia eta uharte probintzia ez ditut oso ondo ezagutzen. Frantziak, ordea, gauza berbera egiten du beti arazorik ez izateko: etnia bati ematen dio boterea eta ez du begiratu ere egiten zer gertatzen den. Ondo eta gaizki zer dagoen esatera azaltzen da batzuetan, baina Frantziak, normalean, ez du gehiegi kontrolatzen.

Nikelaren estrategia deitu izan zaio dirua banatzeko planari. Horrek ekarri du nolabaiteko aldaketarik?

Erabat aldatu da mentalitatea. Lehen, nekazaritzatik eta arrantzatik bizi zen jendea, bere kabuz. Orain, berriz, Internetekin bizi dira asko, eta, adibide gisa, ardoa behar dute. Diru gehiago behar da behar berriekin. Hegoaldeko probintzian igartzen da hori gehiago. Bestalde, Kaledonia Berriak nikela ezin du lortu bere kabuz bakarrik; Txina, Australia edo Kanada behar ditu, horretan adituak diren herrialdeak. Horregatik sartu dira multinazionalak.

1982an, Eloi Machoro lider independentistak aizkora batekin hautsi zuen hauteskundeetako boto kutxa bat, eta ekintza horrek Frantzian ezagun bihurtu zuen Kaledonia. Hurrengo urtean jendarme batek hil zuen Machoro, eta tentsioa areagotu egin zen. Gogoratzen duzu ekintza hura?

Lau urte nituen nik, eta ez daukat oroitzapen handirik. Ipar probintziara oporretara joaten ginela bakarrik, eta, bat-batean, ezin ginela joan hara. Herrian gelditu behar izaten genuen, bizi ginen inguruan. Ezin zen joan urrutira.

1988an, 27 jendarme bahitu zituzten Ouvea irlako kobazulo batean, Presidentetza hauteskundeen aurretik. Militarrak sartu eta 25 pertsona hil ziren han, hemeretzi independentista tartean.

Hauteskunde haietan berriz aurkeztu zen François Mitterrand presidentea eta Jacques Chirac zegoen beste aldean. Ouvea uhartean zeuden zuri bakarrak izango ziren jendarmeak. Ekintza gauzatzea erabaki zuten kexatzeko. Independentistek presioa egin nahi zuten Frantzian euren egoera azaltzeko eta estatu bat lortzeko.

Negoziazioei ekin zieten ondoren. 1988an Matignongo Akordioan zehazten da independentziari buruzko galdeketa egingo dela, eta 1998an iritsi zen lehenengo erreferenduma. Nola bizi izan zenuten momentu hura?

1988ko Matignongo Akordioetan onartu zuten hamar urteko epea emango ziotela Kaledonia Berriari garatzeko. Frantzian ikas zezaten urtero laurehun beka egoten ziren kaledoniarrentzat. Haiek kudeatu behar zuten herria. “Orain egin nahi duzue erreferenduma ala hamar urte barru?”, hori zen galdera 1998an. Eta atzeratzeak irabazi zuen. 2008an beste erreferendum bat egin zuten galdera berberarekin, eta gehienez 30 urte geroago egingo zutela gehitu zuten testuan. Horregatik egin dute aurten.

Gorriz markatutako eguna izango da 2018ko azaroaren 4a, ezta?

Baietz uste dut. Orain dela bi urte hasi nintzen noiz izango ote zen galdezka. Akordioan zehaztuta dago hiru aukera egongo zirela, eta, beraz, beste bi aukera izango dira oraindik.

Izan al duzu aukerarik bozkatzeko?

Bai. 1994a baino lehenago Kaledonia Berrian jaio izana, hori zen baldintza bakarra. Nire amak bozkatu zuen nire partez.

Zer iruditu zaizu bozkatzeko aukera izatea?

Interesgarria. Gure iritzia zein den galdetu digute gutxienez. Iritzi faltsua da, agian, baina iritzia emateko aukera izan dugu.

Giro berezia sortu al du erreferendumak?

Baietz uste dut. Frantzian aspalditik ez da egon horrelako erreferendumik. Korsikan ezin da; eta ezin da hitz egin Guadapalupen eta Martinikan ere. Charles de Gaullen garaitik, hau izan da lehenengoa.

Espero zenuten emaitza?

Ez. Ez genuen espero erreferendumeko emaitza, aurkakoa zioten inkestek. %56k lortu nahi zutela independentzia, hori zioten inkestek, eta kopurua 9-10 puntu jaitsi zen azkenean. Dena den, hauteskundeek erakutsi dute independentzia ez duela lortu nahi etnia jakin batek bakarrik. %39 dira kanakak, baina %43k esan dute Frantziarekin harremana hautsi nahi dutela. Kanakez gain, badaude gauza bera nahi duten beste etnia batzuk.

Etxeko balkoian jarri zenuen Kaledonia Berriko bandera. Zer dela eta?

Ikurrina asko ikusten ditut balkoietan, eta zergatik ez Kaledonia Berriko bandera? Beti hitz egiten da Eskoziaz eta Kataluniaz, baina beste kontu batzuk ere badaude munduan. Urrun dago Kaledonia Berria, baina ondoan Frantzia.

Nolatan zaude Euskal Herrian?

Grenoblen ere egin nituen ikasketak, eta udan Kaledonia Berrira itzultzen nintzen normalean. Baina Europa ezagutu nahi nuela erabaki nuen uda batean. Grenoblen gelditu nintzen eta han ezagutu nuen nire egungo emaztea. Frantsesa ikastera joan zen hara; nik irakatsi nion frantsesa eta hark niri euskara.

Nolatan ikasi duzu euskara?

Irakaslea naiz. Nola da posible ni matematikako irakaslea izatea eta nire seme-alabek lantzen duten matematika ez ulertzea? Bestalde, berrogei hizkuntza baino gehiago daude nire herrialdean eta bat bera ere ez dut ezagutzen. Pena da. Hemen badago aukera ikasteko.

Euskal komunitatea ezagutzeko aukera izan duzu euskararekin. Zer iruditu zaizu?

Guretzat ikaragarria izan zen lehen aldia. Taberna batera sartu eta ez genekien jateko zegoena zer zen ere. Guretzat edateko lekuak ziren tabernak! Haurrak ere sartu ziren, eta Kaledonia Berrian ezin da egin halakorik. Ezberdina da dena. Hemen jendea edozein eguraldirekin ateratzen da kalera, baina Kaledonia Berrian ez.

Itxiak izatearen fama dute euskaldunek…

Ba, ez dituzu ezagutu Kaledonia Berrikoak!

Erreferendumera itzulita, onartutako erreferendum bat lortu nahi dute Katalunian, baina Espainiak ez die uzten. Enpatia sentitzen al duzu katalanekin?

Bai. Gainera, oso gustukoa dut Katalunia. Pazifikoko gobernuak errepublika bananeroak direla esaten da, eta errepublika plataneroa da Espainia. Frankismoaren arrastoak hor dirau oraindik eta ez dago eginda memoria lanik.

Euskal Herrian martxan da Gure Esku Dago dinamika, erreferendum baten eskean. Erreferendumez inguratuta bizi zara!

2003an iritsi nintzen Euskal Herrira eta mahai gainean zegoen gaia, Ibarretxe planarekin. Hemen beldurrarekin-edo bizi da gaia. Saiatzen dira, baina errepresioa izaten da erantzuna beti.

The post “Ez genuen espero erreferendumeko emaitza; aurkakoa zioten inkestek” appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/ez-genuen-espero-erreferendumeko-emaitza-aurkakoa-zioten-inkestek/feed/ 0
Donostia http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/donostia/ http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/donostia/#comments Thu, 15 Nov 2018 22:06:00 +0000 http://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=6f8d42df72d31467274b0df67b86c72d Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?

Bai.

Ez.

Errolda: 160.457.

The post Donostia appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?

Bai.

Ez.

Errolda: 160.457.

The post Donostia appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/donostia/feed/ 0
Kutxak botoz betetzeko deia http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/kutxak-botoz-betetzeko-deia/ http://gipuzkoa.hitza.eus/files/NORA_GARCIA_ETA_XABIER_MARTINEZ-150x150.jpg http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/kutxak-botoz-betetzeko-deia/#comments Thu, 15 Nov 2018 22:06:00 +0000 http://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=9c90307731e44a5f7e250bc8ff86162d Eider Goenaga Lizaso

Igandean, 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak Donostian eta Irunen. Bi hirietan urtebete inguru eman dute herri galdeketa prestatzen, eta azken astea "eromena" izaten ari dela adierazi dute Xabier Martinez Irungo Hartu Hitza taldeko bozeramaileak eta Donostia Galdeketa taldeko Nora Garciak, ez baita erraza horrelako galdeketa bat antolatzea. Ilusioz bizi dute, ordea, momentua: hitza emango diete 212.075 gipuzkoarri. Ez dute hitz egin nahi emaitza posibleari buruz, ez diote erronkarik jarri euren buruei, eta ez dute nahi presio gehigarririk. "Lorpen handia baita galdeketa egin ahal izatea bera", azaldu du Garciak.

The post Kutxak botoz betetzeko deia appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Eider Goenaga Lizaso

Igandean, 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak Donostian eta Irunen. Bi hirietan urtebete inguru eman dute herri galdeketa prestatzen, eta azken astea “eromena” izaten ari dela adierazi dute Xabier Martinez Irungo Hartu Hitza taldeko bozeramaileak eta Donostia Galdeketa taldeko Nora Garciak, ez baita erraza horrelako galdeketa bat antolatzea. Ilusioz bizi dute, ordea, momentua: hitza emango diete 212.075 gipuzkoarri. Ez dute hitz egin nahi emaitza posibleari buruz, ez diote erronkarik jarri euren buruei, eta ez dute nahi presio gehigarririk. “Lorpen handia baita galdeketa egin ahal izatea bera”, azaldu du Garciak.

Donostiak eta Irunek pausoa emanda, Gipuzkoan lau herri baino ez dira geldituko galdeketa egiteko: Aia, Hondarribia, Mendaro eta Urnieta. Orain arte, 16 urtetik gorako 375.239 gipuzkoarrek izan dute botoa emateko aukera, eta igandean ia 600.000ra iritsiko dira boto eskubidea izan dutenak.

2013an Irunen bertan aurkeztu zen Gure Esku Dago (GED) mugimendua. Durango eta Iruñea lotu zituen giza katea egin zuten urtebete geroago, 2014ko ekainaren 8an. Lehen herri galdeketak egin zituzten urte berean: Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) eta Arrankudiagan (Bizkaia). 2016koa izan zen, ordea, GEDren eskutik egindako lehen galdeketa olatua. 2016ko ekainaren 5ean Goierrin, Debagoienean eta Azpeitian egin zituzten galdeketak, eta baita Aramaion (Araba) eta Ispasterren (Bizkaia) ere. 124.000 gipuzkoar inguruk izan zuten bozkatzeko aukera, eta ia 36.000k parte hartu zuten erabakitzeko eskubidearen aldeko ariketa hartan.

Bi handienak

Pausoz pauso, galdeketa gehiago antolatuz joan dira ordutik, Gipuzkoako bi udalerri handienetara iritsi arte. 96.365 gipuzkoarrek bozkatu dute orain arteko herri galdeketetan; errolda osatzen zutenen %25,68k, alegia.

Aurreko herri galdeketetako metodologia bera erabili dute Donostian eta Irunen ere: galdeketa sustatuko duen taldea sortu, galdeketa antolatzeko behar den sinadura kopurua zehaztu eta hori lortzeko kanpaina egin, galdera ahalik eta modu adostuenean erabaki, eta, azkenik, galdeketa antolatu. Azken fase horretan daude Donostia eta Irun, eta prozesu osoa aberasgarria izan dela nabarmendu dute.

“Honaino heltzeko egin dugun bidea da garrantzitsuena, zalantzarik gabe: zenbat jende bildu den, zenbat jendek lan egin duen, herrian nolako lanketa egin den, nola lortu den galdera adostea, jende oso anitza elkartzea… Oso garrantzitsua izan da hori, eta niretzat galdeketa egitea bera da lorpenrik handiena”, esan du Irungo ordezkariak. “Gainera, gero eta jende gehiago joan zaigu batzen, eta oso garrantzitsua da hori”, gehitu du Donostiakoak.

Izan ere, azken asteotan jende asko ari da lanean igandean dena behar bezala irten dadin, eta are jende gehiago mobilizatuko da etzi. Garciak azaldu duenez, 37 bozkaleku ipiniko dituzte Donostian eta mila boluntario inguru ariko dira lanean: “Hori egunean bertan, baina gauza asko lotu behar dira aurretik: auzo bakoitzean mahaia non jarri, argindarra nola lortu, mahaiak, aulkiak eta ordenagailuak nondik atera, boto-paperak inprimatu eta banatu… Eta lorpena dela esaten dugu, herritarren borondateari esker lortu delako hori guztia. Jende asko aritu da lanean, eta zerbait eman edo utzi du lanean aritu ez den jende askok”.

Irunen txikiagoa izango da azpiegitura, baina hamasei bozkaleku ipiniko dira han ere eta hirurehun boluntario ariko dira lanean. “Badakigu galdeketa ez dela loteslea, baina, hasiera-hasieratik, gure asmoa izan da kontsulta hauteskundeak izango balira bezala antolatzea, seriotasun osoz, eta berme osoarekin. Hala, ahalegin berezia egin dugu mahaiak hauteskunde ofizialetako bozkalekuetatik ahalik eta hurbilen jartzeko, eta hala egin dugu ahal izan dugun kasuetan”.

GEDren eskutik antolatu dituzten beste galdeketetan bezala, ez Donostian eta ez Irunen, antolatzaileek ez dute zehaztu lortu beharreko kopururik. “Guk ez dugu zehaztu erronka bat, ez dugu kopururik jarri, baina niretzat, modu pertsonalean, emaitza ona litzateke %10eko parte hartzea”, dio Irungo ordezkariak. “Donostian ere ez dugu zehaztu kopururik, baina niri halako urduritasun bat sortzen dit horrek. Egia da galdeketa egitea bera jada lorpena dela, baina ilusioa sortzen du mugak hausteak eta emaitza on bat eskuratzeak”.

%5etik gorako babesarekin

Kopuruak kopuru, Donostiako zein Irungo erroldaren %5etik gorako babesarekin egingo dira galdeketak, sinadura bilketan kopuru hori gainditu behar izan zutelako bi hirietan. “Berez, sinadura bilketa antolatzeko %2ko langa jartzen du Gure Esku Dago-k, baina %5 aipatzen da Donostiako Udaleko araudian; beraz, %5eko erronka jarri genion geure buruari, eta lortu genuen. 8.000 sinadura lortu behar genituen, eta 9.500 inguru eskuratu genituen”. Negu gogorra izan zela eta sinadura bilketak kalean egin zirela kontuan hartuta, hainbeste herritarrek sinatzea ere lorpen gisa ikusten du Garciak. Jendearen “erantzun ona” aipatzen du Martinezek ere sinadura bilketaz ari denean: %5era iristeko 3.000 sinadura behar zituzten Irunen, eta ia 4.000 lortu zituzten.

Sinadura bilketaren ondoren, galdera adostea izan zen hurrengo pausoa bi hirietan. Irunen, sinatzera joandako jendeak egindako proposamenetatik atera zen galdera; eta, bozketa bidez egin beharrean, adostasunez aukeratu zuten. “Argi geneukan galderan bertan argi gelditu behar zela Irungo aniztasuna”, azaldu du Martinezek. Etorkizun politikoari buruzko galdera bakarrari erantzun beharko diote irundarrek igandean, baina hiru erantzun posible izango dituzte: euskal estatu burujabe eta independentea; estatus politiko berri bat, Espainiako Estatuaren barruan; edo gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa.

Aurrez egindako galdeketetako galdera guztiak aztertu zituen lantalde bat eratu zuten Donostian, eta talde horrek lau galdera posible jarri zituen aukeran. “Donostia bezalako hiri batean oso zail ikusten genuen adostasuna lortzea, eta bozkatzeko eskatu genien herritarrei”. Udan hainbat aukera jarri zituzten herritarrek botoa emateko, eta hortik ateratako emaitzarekin, uda ostean ezagutarazi zuten galdera: “Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?”. Bai edo ez erantzun beharko dute donostiarrek.

Garciaren arabera, galdeketaren data gerturatu ahala ilusio handiagoa antzematen da kalean. “Nik hasieran oso hotz ikusten nuen giroa, gazteen artean batez ere; baina hori aldatzen ari da pixkanaka. Asko kostatu zaigu jende gaztea erakartzea, adineko jendea mugitu baita batez ere, baina pixkanaka ematen du ari garela gazteak ere erakartzen”. Irunen ere gazteak erakartzea gehiago kostatu zaiela esan du Martinezek.

Dena den, Irunen ahalegin handiena askotariko jendea batzen eta sentsibilitate ezberdinak erakartzen egin dutela azaldu du Martinezek. “Gure artean hainbatetan hitz egin dugu horri buruz, eta hori ere lortu dugu. Duela hainbat urte pentsaezina izango zen prozesu honetan mahai berean eseri den jendea elkarrekin esertzea, eta, gainera, adostasunera iristea”. Ildo horretan, Martinezek azaldu du PSE-EEk ere interesa agertu duela prozesuarekiko. “Argi esan ziguten ez zutela parte hartuko, eta are gutxiago babestuko, baina interes bat egon da, eta prozesuaren gorabehera guztiak azaldu dizkiegu guk. Alkateari berari ere azaldu diogu galdeketaren protokoloa…”.

Erabakitzeko eskubidearen kontra dagoen jendea erakartzea ezinezko jotzen dute Garciak eta Martinezek; zail ikusten dute, halaber, estatus politiko berri bat nahi ez duen jendea bozkatzera joatea, baina etzi egingo dutena demokrazia ariketa bat izango dela nabarmendu dute, eta donostiar eta irundar guztiei dei egin diete kutxak botoz betetzeko.

The post Kutxak botoz betetzeko deia appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/kutxak-botoz-betetzeko-deia/feed/ 0
Irun http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/irun/ http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/irun/#comments Thu, 15 Nov 2018 22:06:00 +0000 http://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=b523ff0723af03a37d7ea65478a38359 Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?

Euskal estatu burujabe eta independentea.

Estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan.

...

The post Irun appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?

Euskal estatu burujabe eta independentea.

Estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan.

Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa.

Errolda: 51.618.

The post Irun appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/irun/feed/ 0
Egunari bizia emateko guneak http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/egunari-bizia-emateko-guneak/ http://gipuzkoa.hitza.eus/files/GARAGUNEA-150x150.jpg http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/egunari-bizia-emateko-guneak/#comments Thu, 15 Nov 2018 22:05:00 +0000 http://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=6708fa3cfb7954b35a0e8d9a0c154e01 Aitziber Arzallus
Irunen, Errenterian, Donostian, Ibarran, Ordizian, Azpeitian, Arrasaten, Eibarren, Legazpin eta orain, Zarautzen ere badute Garagunea, adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako eguneko zentroa.

The post Egunari bizia emateko guneak appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Aitziber Arzallus

Irunen, Errenterian, Donostian, Ibarran, Ordizian, Azpeitian, Arrasaten, Eibarren, Legazpin eta orain, Zarautzen ere badute Garagunea, adimen urritasuna duten pertsonei zuzendutako eguneko zentroa. Uztailean zabaldu zuten, baina joan den astean egin zuten inaugurazio jaia. Han izan ziren zentroko erabiltzaileak, haiei arreta eskaintzeaz arduratzen diren langileak, erabiltzaileen gurasoak, Goyeneche Fundazioko ordezkariak, Gureak taldekoak, Zarauzko Udalekoak, Gipuzkoako Foru Aldundikoak… Guztiak “pozik” daude gune berria irekita.

“Hitzak berak esaten duen bezala, garatzeko gune bat da Garagunea”, Maite Juaristi arduradunaren esanetan. Bost ardatz ditu proiektuak: bertaratzen diren pertsonen independentzia; integrazio sozial eta komunitarioa; autonomia; osasuna eta segurtasuna; eta harremanak. Herriaren erdigunean dago Zarauzko gunea, Zuberoa kaleko 6. zenbakian, eta elkargune gisa funtzionatzen duela adierazi du Juaristik. “Hemen elkartzen gara goizetan, eta hainbat ekintza egiten ditugu; ekintza horiek gizarteratzea da gure helburua. Zarautzen parte izan nahi dugu, hor egon nahi dugu une garrantzitsuetan, eta bide horretan goaz; Zarautz inklusiboago bat lortzeko bidea ari gara egiten, elkarteekin, udalarekin eta herritar guztiekin elkarlanean”.

11 urte igaro dira Azpeitiko Garagunea martxan jarri zutenetik, eta hango hamabi erabiltzaileak aspalditik dira herriko egunerokoaren parte. Jose Santa Ines zuzendariaren hitzetan, bi zati ditu erabiltzen duten metodologiak: erabiltzaileen garapen pertsonala bultzatzea da ekintza batzuen helburua; beste batzuena, berriz, komunitatearen parte aktibo izatea. Goizean elkartu, eta eguneroko lanak eta jarduerak egiten dituzte lehenik. “Egunero aritzen dira sukaldean; beraz, egunero irteten dira erosketak egitera, batzuetan azokara eta besteetan dendetara. Batzuk, begiraleen laguntzarekin; besteak, euren kabuz, autonomoagoak direlako”. Gogoko dituzten ekintzak egiten dituzte gero. “Igerilekura joaten dira, liburutegira ere bai, eta herriko farmazia batzuetara joaten dira astean hiru aldiz, han sortu duten zaborra birziklatzera”.

Baina Santa Inesek nabarmendu du herriko beste eragileekin elkarlanean aritzea gustatzen zaiela gehien Garaguneko erabiltzaileei. “Duela bost urtetik, adibidez, Gabonetako apaingarriak egiten dituzte Bertan herriko merkatarien elkartea osatzen duten 111 saltokietan jartzeko. Urte osoko lana eskatzen die horrek. Materiala berrerabiliz egiten dituzte apaingarri horiek; beraz, materialak inguratzeaz arduratzen dira batzuk, apaingarriak diseinatzeaz besteak…”. Garaguneko kideek harreman estua dute San Martin zaharren egoitzako erabiltzaileekin ere. “Urtean zortzi edo bederatzi aldiz elkartzen dira mahai jokuetan ibiltzeko eta beste hainbat ekintza egiteko”. Eta herriko ikastetxeekin ere aritzen dira. “Iraurgira joaten hasi ziren hasieran; iaz, Karmelo Etxegaraira; eta laster Ikasberrira ere joatea espero dute. Lehen Hezkuntzako haurrekin eskulanak egiten aritzen dira edo haiei ipuinak kontatzen dizkiete”. Horrez gain, herriko jaien antolakuntzan ere parte hartzen dutela azaldu du Santa Inesek. “Saninazioetako umeen egunerako izen-ematean laguntzen aritu ziren eta Xanjuandegiko jaietako kartelak pegatzen ere bai”.

Zarauzko Garaguneko erabiltzaile baten ama da Ana Mari. Haren hitzetan, “pribilegiatuak” dira Gipuzkoan. “Ahulguneekin eta indarguneekin, baina bidea oso irekita eduki izan dugu duela 50 urtetik: patronatuaren eskolak, Atzegi, Gureak taldearen tailerrak, Txolarte, pisuak…”. Gabeziak ere bazirela azaldu du: “Garagune bezalako zentroen beharra zegoen. Izan ere, zahartu egin gara gurasoak, eta baita garai bateko haurrak ere. Horregatik, arnasguneak dira horrelako zentroak”. Zarautzen Garagune bat irekiko zutela jakin zutenean “poz handia” hartu zuen Ana Marik: “Zoriontsu etortzen da gure alaba”.

Ana Marik uste du sekulako ekarpena dela egunerokoan ohikoak diren jarduerak gurasoekin egin beharrean Garaguneko kideekin egitea. “Nagusiak gara gu, helduak, eta gure alabarentzat ez da gauza bera gurekin kalera irtetea eta paseatzea edo ekintza hori bera Garaguneko kideekin egitea. Helduekin irteten bada, integratuta egon daiteke nolabait, baina bere berezko mundua ez da gurekin ibiltzea; askoz irekiagoa da bere benetako mundua. Herritarrek ezagutu egiten dute alaba, eta berak ere ezagutu egiten ditu herritarrak”.

280 metro koadro Bergaran

Aurten Zarautzen eta datorren urtean Bergaran. Hilabete gutxiren buruan, hamar erabiltzailerentzat lekua izango duen Garagunea zabalduko dute Mintegi kaleko 5. zenbakian. Iragan uztailean hasi zituzten gunea atontzeko lanak eta, ondo bidean, urtearen hasieran jarriko dute martxan. 280 metro koadro izango ditu zentroak eta hiru lagunek lan egingo dute. Gainontzeko Garaguneen modu berean, astelehenetik ostiralera egongo da zabalik Bergarakoa ere.

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Goyeneche Fundazioa dira Garaguneen sustatzaileak. Irabazi asmorik gabeko erakundea da Goyeneche Fundazioa, 1950ean sortua; hainbat programaren bidez eguneko laguntza ematen die adimen urritasuna duten herritarrei. Gaur egun, 260 gipuzkoarri ematen die arreta, 50 profesionalen laguntzarekin eta Gipuzkoako Gizarte Politikako departamenduaren babesa dauka egitasmoak.

The post Egunari bizia emateko guneak appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/egunari-bizia-emateko-guneak/feed/ 0
Maskotak, erizain lanetan http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/maskotak-erizain-lanetan/ http://gipuzkoa.hitza.eus/files/KATUAK_ETXEAN-150x150.jpg http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/maskotak-erizain-lanetan/#comments Thu, 15 Nov 2018 22:04:00 +0000 http://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=bb1350c3a3efa2fb088c4862226bd345 Kerman Garralda Zubimendi
Askorentzat familiako kide bat gehiago da etxeko maskota. Txakurra, katua, txoria... Edozein animalia izanda ere, berebiziko ekarpena egiten du kasu batzuetan. "Bularreko minbizia gainditu nuenean galdetu zidaten ea zein izan zen nire laguntzailerik onena".

The post Maskotak, erizain lanetan appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Kerman Garralda Zubimendi

Askorentzat familiako kide bat gehiago da etxeko maskota. Txakurra, katua, txoria… Edozein animalia izanda ere, berebiziko ekarpena egiten du kasu batzuetan. “Bularreko minbizia gainditu nuenean galdetu zidaten ea zein izan zen nire laguntzailerik onena. Birritan pentsatu gabe erantzun nien: ‘Trau nire txakurra’. Nire senarraren, semearen eta gainerako senitartekoen laguntza handia izan nuen, noski, baina berezia izan zen Trau-ren konpainia”, azaldu du Mabel Artziniega medikuntzan doktoreak. Katxalin Gipuzkoan bularreko minbizia izan duten emakumeak biltzen dituen elkartearen eskutik bere bizipenak azaldu ohi ditu gaixo dauden emakumeak maskoten onurez jabe daitezen.

Maskotak, txakurrak bereziki, “intuiziozko izakiak” direla azaldu du Artziniegak. “Zerbait ondo ez badago, nabaritu egiten dute txakurrek. Adibidez, gai dira hogei minutu lehenago azukre baxualdi bat iragartzeko. Krisi epileptikoen kasuan, berriz, hamabost minutu lehenago antzeman dezakete, nahiz eta jabeak aurretik krisirik ez eduki”, zehaztu du medikuak. “Gizakioi laguntzeko aldez aurretiko joera biologikoa dute txakurrek”.

Kasu batzuetan, minbizia aldez aurretik antzeman dezaketela ere aztertu dute adituek, baina oraindik abian daukate ikerketa prozesu hori. Artziniegaren kasuan, txakurrak ekarpen handia egin zion gaixoaldian bertan. “Mundua gelditu egin zen minbizia neukala esan zidatenean, ez bainintzen lanera joaten edo lagunekin irteten. Senarraren eta semearen egunerokoak, baina, aurrera jarraitzen zuen. Hortaz, Trau-k igarotzen zuen denbora gehien nirekin”.

Minbizia diagnostikatzean buruak buelta asko ematen duela onartu du Artziniegak. “Buru-janean hasten zara. Espiral moduko bat da, gainera, eta gero eta pentsamendu ezkorragoak izaten dira. Espiral horretatik irteten laguntzen du maskotak. Trau-rekin nengoenean, ez nengoen bakarrik; zaindu egin beharra neukan, jaten eman, kalera atera…”. Ariketa egiteko motibazio bilakatzen da zaintza lana. “Txakurrek, gutxienez, ordu erdiko ariketa fisikoa egin behar izaten dute egunero. Batzuetan ez nuen izaten kalera irteteko gogorik, baina, Trau-k behar zuenez, irten egiten nintzen”, oroitu da Artziniega.

Medikuak azaldu du kimioterapia tratamendua jasotzen ari denarentzat zaila izaten dela kalera irtetea, ahul egoteaz gain litekeena delako norbere itxurarekin lotsatzea. “Ilearekin edo gabe, betikoa izango zara maskotarentzat”, hasi du azalpena. “Gauzak datozen moduan onartzen ikasten da etxean maskota bat edukita; gaixotasuna, zahartzaroa eta heriotza, kasurako. Prestatu egiten gaituzte etorkizunerako”.

Maskotaren eta gaixoaren artean hain harreman estua sortzen da, ezen elkar mimetizatzeko gai diren. “Hormonak hartuz ibili nintzen garai batean, eta goragalea eragiten zidan horrek. Etenik gabe egiten nuen botaka, eta hala hasi zen Trau ere. Albaitariarengana eraman genuen, baina ez zion topatu gaixotasunik. Hormonak hartzeari utzi eta osatu nintzenean, sendatu egin zen Trau ere”.

Medikuak azaldu duenez, txakurrari hitz egitea ona delako sortzen da, agian, hain harreman estua. “Ingurukoei ez nien esaten beldurra nuenik, heriotza buruan nuenik. Baina Trau-ri bai, Trau-ri hitz egiten nion; berekin ez neukan beldurrik. Askotan galdetzen nion ea dena ongi aterako zen, eta nahiz eta ez zidan erantzuten, nahikoa nuen bere maitasun begiradarekin”.

“Izaki bizidunak dira maskotak, eta gure arreta behar dute; oinarrizkoa da hori”, azpimarratu du mediku doktoreak. Jaten eman behar zaiela, garbitu egin behar direla, kalera atera… “Bizitza guztian” hori eta gehiago egin behar dela gogoratu du Artziniegak. Maskotek lana ematen dutela onartu du, baina sortzen duten bizipozak eta onurak merezi duela gaineratu du.

Maskota ondo aukeratu

Pazientzia ezinbestekoa dela ere azpimarratu du medikuak, maskotek denbora behar izaten dutelako ikasteko eta konfiantza hartzeko. Norberak bere egoerara ondoen egokitzen den maskota hautatu behar duela gaineratu du. “Eta adoptatu egin behar da beti, ez erosi. Txakurrez aritu gara bereziki, baina katuek ere balio dute gaixotasunei aurre egiteko. Eta txorien txorrotxioak ere ikaragarri alaitzen du bakarrik bizi den adinekoaren etxea”. Gaixotasunik izan ez arren, adinekoei etxean maskota bat izatea gomendatu die Artziniegak. “Horixe da bakardadearen aurkako erremediorik onena. Errutina bat izaten laguntzen dute, eta burua eta gorputza aktibo mantentzen”.

The post Maskotak, erizain lanetan appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/maskotak-erizain-lanetan/feed/ 0
Milioika urte atzera begira http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/milioika-urte-atzera-begira/ http://gipuzkoa.hitza.eus/files/OIASSO_MUSEOA-150x150.jpg http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/milioika-urte-atzera-begira/#comments Thu, 15 Nov 2018 22:03:00 +0000 http://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=9c9388fa85b7995d9df978abced90bd6 Imanol Saiz

Nolakoa zen Euskal Herria orain dela bi milioi urte? Nolako garapena izan dute naturak berak eta bertan bizi izan direnek? Eta, nora doa egungo gizakia eta Lurra planeta? Galdera horiei —eta askoz gehiagori ere bai— erantzun diote Irungo Oiasso Erromatar Museoan, hilaren 9an ateak zabaldu zituen Aldaketa klimatikoa historian zehar erakusketarekin. Euskal kostaldearen historiari buruzko informazio zehatza ematen dute bertan, eta irudi eta arrasto ugari biltzeaz gain, natura zaintzearen aldeko apustua egin nahi izan dute.

The post Milioika urte atzera begira appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Imanol Saiz

Nolakoa zen Euskal Herria orain dela bi milioi urte? Nolako garapena izan dute naturak berak eta bertan bizi izan direnek? Eta, nora doa egungo gizakia eta Lurra planeta? Galdera horiei —eta askoz gehiagori ere bai— erantzun diote Irungo Oiasso Erromatar Museoan, hilaren 9an ateak zabaldu zituen Aldaketa klimatikoa historian zehar erakusketarekin. Euskal kostaldearen historiari buruzko informazio zehatza ematen dute bertan, eta irudi eta arrasto ugari biltzeaz gain, natura zaintzearen aldeko apustua egin nahi izan dute.

Laburbilduz, historian izan diren klima aldaketak landu dituzte erakusketa osatzeko. Museoko zientzia arduradun Elena Torregaraik kontatu duenez, izotz aro ugari jasan ditu Lurrak, eta nola ez, Euskal Herriak ere pairatu ditu aldi geologiko horien guztien ondorioak. “Klima aldaketak betidanik egon izan direla erakutsi nahi dugu erakusketan, eta gaur egun ere badaudela”. Hala, azken hiru aldi geologikoen berri eman nahi izan dute, Pleistozeno hasieratik —orain dela 2,58 milioi urtetik—, gaur egunera arte. Erakusketarako, Bizkaiko Arkeologi Museoaren laguntza jaso dute Oiassokoek.

Euskal Herri zuri-zuria. Museoko zientzia arduradunak horrela irudikatzen du Euskal Herria Pleistozeno hasieratik duela milioi bat urtera arte. Antolatzaileen arabera, duela 9.000 urte inguru amaitu zen azken glaziazioa. Ordura arte, bertako klima oso hotza izan zela kontatu du Torregaraik, eta horren adierazgarri dira museoak bildu dituen orain dela 15.000-20.000 urteko arrastoak. Elur-oreinak, errinozero iletsuak, artzak… Eta pinguinoak! Azken urteotan, Euskal Herrian historikoki erabat ezohikoak izan diren animalia askoren arrastoak aurkitu dituzte zientzialariek. Horien guztien hezurrak gertutik ikusteko aukera eskaintzen ari dira Oiasso museoan.

Euskal Herria Pleistozeno garaian nolakoa zen irudikatzeko adibide argia eman du museoko arduradunak: zientzialarien arabera, pinguinoak Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaiko hondartzetara iristen ziren garai hartan, bertan bizi ziren asko, eta gaur egun dagoen tokitik 11 kilometro iparraldera zegoen euskal kostaldea. Baina tenperaturak gora egin zuen ondorengo urteetan, eta, horren ondorioz, erabateko itxuraldaketa jasan zuen paisaiak.

Holozenoan izan zen klima aldaketa nabarmen hori, Pleistozeno ondorengo aro geologian. Torregarairen hitzetan, gizakiak aurrerapauso garrantzitsua eman zuen tenperaturaren gorakadarekin batera, eta nekazaritzaren eta abeltzaintzaren gorakada nabarmena bizi izan zuten Holozeno garaian. Museoko arduradunaren arabera, azken glaziazioa amaitu ostean, klima leunduta sortu eta hedatu egin ziren basoak, eta itsas mailak ere gora egin zuen. Hala, orduko bizimodua azaltzeaz gain, garai hartako arrastoak ere ikus daitezke erakusketan. Ehizarako tresneria, lanabesak, haziak… eta baita gizakien hezurrak ere. Klima aldaketari buruzko mostran xehetasun bakar bat ere ez dute utzi landu gabe.

Natura zaindu

Klima aldaketak ziklikoak izan diren arren, gaur egungo egoera erabat ezberdina dela azaldu du zientzia arduradunak. “Lehen, gizakia moldatzen zen klima aldaketara, baina orain gizakiok ekoizten ditugu aldaketa horiek guztiak”. Egungo bizitza estiloak eragindako klima aldaketak ikusirik, natura zaintzearen aldeko mezua ere helarazi nahi izan dute. Lehen, gainera, gizakiak inguruan hainbesteko eragina izan aurretik, aro epel eta hotzen artean “aldizkatzea” izaten zela kontatu du Torregaraik. “Apurtu egin da aldizkatze hori, eta badirudi aro epel iraunkor batera goazela, aldi hotzik gabe”.

Adituen arabera, Lehen Mundu Gerra amaitu zenetik, 1945etik, aro berri batean murgilduta dago gizakia, Antropozenoan, hain zuzen ere. Torregaraik azaldu duenez, horren erakusle dira Aizkorriko hondartzan —Getxon, Bizkaian— labe garaietatik etorritako industria hondakinekin osatutako geruzak, edota euskal kostaldeak gero eta gehiagotan jasaten dituen plastiko isurketaren ondorioak.

“Kontzientzia hartu behar dugu”, hasi du azalpena museoko arduradunak. “Testuingurua aldatzeko oso espezie eraginkorra baita gurea. Momentu honetan sekulako arazoa da plastikoa, itsasoari begira, batez ere. Hortaz, murrizteko eta beste modu batera kudeatzeko dei egiten dugu”. Erakusketa biribiltzeko eta mezu horrek bisitariengan benetako eragina izan dezan, plastikozko ondakinez osaturiko artelan modukoa ikus daiteke amaieran, etorkizun beltzaren isla, abisu modura.

Azken egunotan Oiassoko behe solairura joan direnek ezusteko polita jaso dutela onartu dute museoko langileek. Herritarrek hurrengo otsailaren 24ra arte izango dute erakusketa bisitatzeko aukera. Astearte, asteazken edo ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara, eta ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, egongo da zabalik Oiasso museoa. Ez da sarrerarik ordaindu behar.

The post Milioika urte atzera begira appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/milioika-urte-atzera-begira/feed/ 0
Xabier Mendiaraz: “Estresak aldaketak sortzen ditu bizkarrezurrean” http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/xabier-mendiaraz-estresak-aldaketak-sortzen-ditu-bizkarrezurrean/ http://gipuzkoa.hitza.eus/files/8730207-150x150.jpg http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/xabier-mendiaraz-estresak-aldaketak-sortzen-ditu-bizkarrezurrean/#comments Thu, 15 Nov 2018 22:02:00 +0000 http://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=461705d77be718f2df1a8b8cffdfef66 Eider Goenaga Lizaso

Fisioterapeuta eta kiropraktikoa da Xabier Mendiaraz (Donostia, 1984); Donostian du kontsulta, baina hilaren 20an, 18:00etan, Deban izango da Bizkarrezurrean bilatu gaixotasunaren kausa hitzaldia ematen.

The post Xabier Mendiaraz: “Estresak aldaketak sortzen ditu bizkarrezurrean” appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Eider Goenaga Lizaso

Fisioterapeuta eta kiropraktikoa da Xabier Mendiaraz (Donostia, 1984); Donostian du kontsulta, baina hilaren 20an, 18:00etan, Deban izango da Bizkarrezurrean bilatu gaixotasunaren kausa hitzaldia ematen.

Fisioterapeuta eta kiropraktikoa zara; zerk ezberdintzen ditu bi arloak?

Erabat ezberdinak dira fisioterapia eta kiropraktika, baina osagarriak. Garunak gorputzaren funtzionamendu guztia kontrolatu eta konpontzen duela, hori da kiropraktikaren abiapuntua. Bizkarrezurretik igarotzen diren nerbioek egiten dute bien arteko konexioa, eta, ondorioz, ornoek nerbioa zanpatzen dute bizkarrezurrean mugimenduren bat badago, eta komunikazio mozketa gertatzen da. Kiropraktikak interferentziak detektatu eta zuzendu egin behar ditu, ornoen egokitzapena egin. Fisioterapiak, modu sinplean hitz eginda, giharrak eta artikulazioak lantzen ditu; ez dago nerbio sistemari lotuta.

Bizkarrezurrean bilatu gaixotasunaren kausa hitzaldia emango duzu Deban. Zein gaitz dira horiek?

Interferentziak bizkarrezurraren zein zatitan gertatzen diren, arazo batzuk edo besteak agertuko dira.

Zein dira ohikoenak?

Zerbikaletatik igarotzen dira sorbaldako giharretara joaten diren nerbioak, baina baita gure besoak kontrolatzen dituzten nerbio guztiak eta burura joaten diren batzuk ere. Beraz, arazoa zerbikaletan baldin badago, eskuak lokartu daitezke, buruko minak eta migrainak ere izaten dira, zorabioak, loaren nahasmendua… Arazoa dortsaletan baldin badago, digestio txarrak eduki daitezke, hesteetan arazoak… hortik igarotzen diren nerbioak gure organoetara joaten direlako. Eta lunbarretatik, gure hanketara doazen nerbio guztiak ateratzen dira; beraz, arazoa hor baldin badago, belaunetan eta aldaketan izan daitezke arazoak, ziatikak eta herniak ere bai…

Zein izaten dira bizkarrezurreko arazo horien sortzaileak?

Estresa da arrazoi nagusia, eta hiru estres mota nagusi aipatuko nituzke nik: estres emozionala, estres kimikoa —gehiegizko medikazioak edo elikadura ohitura txarrek eragindakoa, adibidez—, eta estres fisikoa, gorputz jarrera txar batek, eroriko batek edo erditze batek eragindakoa, adibidez. Hiru estres horien konbinazio bat izaten da askotan.

Bizitzan pilatuz joaten dira hiru estres horien ondorioak, eta aldaketak sortzen dira nerbio sisteman eta bizkarrezurrean. Arazo gehiago agertzen da zahartuz goazen neurrian. Txikitatik etortzen dira askotan desorekak, baina desoreka horiekin hazten eta garatzen gara gu; puntu batera heltzen garenean, gorputzak ezin izaten du gehiago, eta orduan hasten dira sintomak azaltzen.

Gorputzari oreka bueltatzea da, beraz, kiropraktikoaren helburua?

Bai. Gure helburua ez da sintomak borrokatzea. Jatorrian dagoen desoreka bilatu behar dugu, nerbio sistema askatu eta gorputzari erreparazio horiek egiten uzteko.

Eta nola jakin buruko minak edo digestio txarrak bizkarrezurretik datozela?

Gure gizartean medikuarengana joatea da joera, eta baten bat heltzen da gure kontsultara medikuaren aholkuz; baina jendea ahoz ahokoaren bidez etortzen da gehienetan, beste norbaitek aholkatuta. Gaitz horiek, askotan, medikazioarekin konpontzen saiatu izan dira hona etorri baino lehen, eta beste ikuspuntu eta tratamendu baten bila etortzen dira guregana. Guk ez dugu botikarik erabiltzen, eta gorputza bere onera modu naturalean itzultzea bilatzen dugu.

Kiropraktikoarengana sintomak agertu aurretik joatea komeni da? Prebentzio gisa?

Inork ez du zalantzan jartzen dentistarengana maiztasunez joatea komeni denik. Eta urtean behin, gutxienez, bizkarrezurraren txekeo bat egitea komenigarria dela uste dut nik, nola dagoen ikusteko eta etorkizuneko arazoak saihesteko. Txikitatik egin beharko litzateke jarraipen hori, helduaroan ager daitezkeen sintoma horiei bidea mozteko.

Eskuak baliatuta, teknologiak badu lekurik zuen jardunean?

Bai; diagnostikoan, batez ere. Bizkarrezurreko neurketak egiten ditugu lehen kontsultan, eta posturometroarekin egiten dugu probetako bat. Gorputz jarrera aztertzen du horrek, gorputzak zein konpentsazio egin dituen ikusteko. Bizkarrezurra mugitzen denean, konpentsazioak egiten hasten da gorputza, sorbalda bat igoz, pelbisa mugituz… eta hori zentimetrotan neurtzen du posturometroak. Elektromiograma bat ere egiten dugu. Sensoreak jartzen ditugu bizkarreko giharretan eta nerbioak nola iristen diren neurtzen du. Marrazki bat egiten du, eta interferentzia handienak non dauden erakusten du.

The post Xabier Mendiaraz: “Estresak aldaketak sortzen ditu bizkarrezurrean” appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/xabier-mendiaraz-estresak-aldaketak-sortzen-ditu-bizkarrezurrean/feed/ 0
Ordizia txiki guztiak plaza berean bilduta http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/ordizia-txiki-guztiak-plaza-berean-bilduta/ http://gipuzkoa.hitza.eus/files/KULTURARTEKO_FESTA_ORDIZIAN-150x150.jpg http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/ordizia-txiki-guztiak-plaza-berean-bilduta/#comments Thu, 15 Nov 2018 22:01:00 +0000 http://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=df9de26552457815302bd05a26d61315 Unai Zubeldia

Beldur gara ez ote garen ari biztanle paraleloak sortzen". Ainara Ormaetxea Harto Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun teknikariak azaldu duenez, gaur egun hirurogei herrialde baino gehiagotako biztanleak bizi dira herrian. "Eta %15,8 da atzerritarren kopurua". Datu horretatik kanpo daude Espainian jaiotakoak. "Horietako askok urte mordoa daramate gure herrian, baina beren artean elkartzen dira normalean, bertakoekin harreman askorik sortu gabe". Ormaetxearen hitzetan, "erabat ulergarria" da atzerritar horiek euren nortasuna mantendu nahi izatea. "Azken finean, gauza berbera egiten baitugu guk ere. Baina Ordiziaren barruan hainbat Ordizia daudela jabetu gara".

The post Ordizia txiki guztiak plaza berean bilduta appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Unai Zubeldia

Beldur gara ez ote garen ari biztanle paraleloak sortzen”. Ainara Ormaetxea Harto Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun teknikariak azaldu duenez, gaur egun hirurogei herrialde baino gehiagotako biztanleak bizi dira herrian. “Eta %15,8 da atzerritarren kopurua”. Datu horretatik kanpo daude Espainian jaiotakoak. “Horietako askok urte mordoa daramate gure herrian, baina beren artean elkartzen dira normalean, bertakoekin harreman askorik sortu gabe”. Ormaetxearen hitzetan, “erabat ulergarria” da atzerritar horiek euren nortasuna mantendu nahi izatea. “Azken finean, gauza berbera egiten baitugu guk ere. Baina Ordiziaren barruan hainbat Ordizia daudela jabetu gara”.

Eta, hain zuzen ere, Ordizia txiki horiek guztiak elkarrengana bilduta, “gune atsegin eta lasai bat” sortu nahiko lukete bihar, Kolore Truk merkatu sozialarekin. Herrian aurretik ere egin izan dute kulturen arteko topaketarik, “beharrezkoa delako jatorri ezberdineko ordiziarrek modu informalean elkar ezagutzeko espazioak sortzea”. Hausnarketarako guneak izaten dira horiek gehienetan. “Zurrumurruen kontrako kanpainak, beste lurraldeetan jaiotako pertsonen inguruko aurreiritziak apurtzeko solasaldi, tailer eta hitzaldiak… Horrelakoak antolatu izan ditugu gurean”.

Baina beste pauso bat eman nahi dute Kolore Truk merkatu sozialarekin. “Sortu zeneko 750. urteurrena ospatzen ari da Ordizia, eta azokak, betidanik, garrantzi berezia izan du herrian. Kultur eta merkataritza guneak izaten dira azokak, eta izaera hori eman nahi izan diogu Kolore Truk egitasmoari”. Antolatzaileek ez zuten gelditu nahi, ordea, azoka hutsean. “Herrian badauzkagu talde feministak, nekazariak, ekonomia ikuspegia edo migrazioa lantzen dutenak… Eta gai horiek guztiak plazan protagonista izan zitezen nahi genuen”.

Egun osoko festa izango da. Plaza Nagusia, udaletxeko arkupea, pilotalekua eta D’elikatuz zentroa euren eginda, “sinergiak” sortu nahiko lituzkete herrialde desberdinetako herritarren artean. “Ez dadila izan egun bakarreko kontua. Zerbaiten hasiera izan dadin nahiko genuke”. Izan ere, Ormaetxearen hitzetan, horrelako ekitaldi askotan “nahiko azalean” gelditzen dira bertakoen eta bertakoak ez direnen arteko harremanak. “Eta horregatik bihurtu nahi dugu plaza protagonista”. Alde horretatik, hainbat herrialdek postua izango dute Plaza Nagusian. “Haien lurraldeetara gerturatzen saiatuko gara: elikadura, artisautza, bizimodua… Euren eguneroko arlo guztiak kontuan hartuta. Lurralde horietan murgildu nahi dugu, giro lasai eta atsegina sortuta”.

Goierriko eragileen lana

Lurraldetasunari merkatu sozialaren ikuspegia txertatuta, Goierriko hainbat eragileren lana ere azaleratuko dute bihar: Goiener, Fiare, Izarkom, Farapi, Dar-Dar, Behieko, Basherri… Goizez eta arratsaldez, solasaldiak egingo dituzte elkarte horietako ordezkariekin. Bazkari giroa ere ez da izaten hizketarako eta harremanetarako tokirik kaskarrena, eta, munduko arrozen prestaketa amaituta, herri bazkaria ere egingo dute pilotalekuan, 14:30ean; txartelak salgai daude oraindik, hiru euroan —16 urte artekoek, euro bat—. Kafe-dinamika tailerretan, 16:00etatik 17:30era, hainbat gai landuko dituzte; eta Marina Herlop eta Maddi Nogueraren kontzertuak izango dira, 20:00etan hasita, D’elikatuzen.

The post Ordizia txiki guztiak plaza berean bilduta appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/ordizia-txiki-guztiak-plaza-berean-bilduta/feed/ 0
Kolore Truk http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/kolore-truk/ http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/kolore-truk/#comments Thu, 15 Nov 2018 22:01:00 +0000 http://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=7aba8672575d1df03344c4787eaefaec Biharko, egitarau zabala daukate prest Ordizian. Herriko lau gunetan izango dira ekitaldiak.

Plaza Nagusian (12:00-14:00 eta 18:00-20:30)

Munduko lurraldeen erakusketa. Aljeria, Ekuador, Errumania, ...

The post Kolore Truk appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Biharko, egitarau zabala daukate prest Ordizian. Herriko lau gunetan izango dira ekitaldiak.

Plaza Nagusian (12:00-14:00 eta 18:00-20:30)

Munduko lurraldeen erakusketa. Aljeria, Ekuador, Errumania, Maroko, Nigeria, Sahara eta Senegal.

Kolore-truk merkatu soziala. Argia, Basherri, Behieko, Dar-Dar, Farapi, Fiare, Goiener, Gozatu eztia, Izarkom eta Olatukoop.

Trukerako txokoak. Euskaraldia, Gaztaren Kofradia, Gaztetxea, Hiri Hezitzailea, Huts-gunea, Jostailuen Trukea eta Puntu Morea.

Jolas guneak. Euriarekin, pilota-lekuan.

Bestelakoak. Bertso eskola, munduko dantzak eta musika.

Udaletxeko arkupean

Solasaldiak merkatu sozialeko elkarteekin:

12:15. Basherri eta Behieko.

12:45. Goiener.

13:15. Idiazabalgo gaztaren dastatzea.

18:00. Dar-Dar.

18:30. Argia.

19:00. Izarkom.

19:30. Farapi eta Olatukoop.

20:00. Fiare.

Pilotalekuan

12:00. Munduko arrozen prestaketa. Azari elkartea eta Ekuador, Altartea elkartea eta Nigeria, Irriki elkartea eta Errumania, eta Goizaterpe elkartea eta Txile.

14:30. Herri bazkaria. Munduko arrozak, Behieko jogurta eta kafea.

16:00-17:30. Kafe-dinamika tailerrak, Jon Ordoñezek gidatuta: Euskara integraziorako erreminta (Jon Maia Soria), Feminismoak Goierrin (Farapi eta Talde Morea), Bizitzak erdigunean jarriz ekonomia eraldatzen (Olatukoop eta gaztetxea), Tokiko elikadura sistemen atzetik (Jon Etxeberria —Gozatu— eta Aitor Aranburu —Behieko—), Zurrumurruak eta errealitateak: Europatik datozen haize beldurgarriak (Xabier Aierdi), eta Saretze eta aktibazio soziala (Amaia Agirretxe eta Maider Avaristo).

D’elikatuzen

20:00. Ordiziarrock. Marina Herlop (Katalunia) eta Maddi Noguera (Euskal Herria).

The post Kolore Truk appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
http://gipuzkoa.hitza.eus/2018/11/16/kolore-truk/feed/ 0