Aldundiak Foru Funtsa %1 igo nahi du 2013rako

Gipuzkoako Foru Aldundiak biltzen duen diru kopuruaren %57 Foru Funtsera bideratu du orain arte, Gipuzkoako udalerrien artean banatuz. Udalek egoera ekonomiko "larria" bizi dutela iritzita, kopuru hori igotzeko asmoa adierazi zuen Martin Garitano ahaldun nagusiak urrian; datorren urtean %57,5 bideratuko du, eta hurrengoan, %58. Foru Gobernuak Batzar Nagusietan egingo du horretarako proposamena. Garitanok adierazpen horiek egin aurretik, PSE-EEk foru lege bat tramitatzen hasteko proposamena egin zuen, Foru Funtsa diputazioko sarreren %60ra igo zezaten. Bilduk eta EAJk horren aurka bozkatu zuten, eta bertan behera gelditu zen egitasmoa.