Kutxak Kirolgiri emandako laguntza bikoiztu du

DONOSTIA. Kutxa Fundazioak bikoiztu egin du Kirolgi Fundazioari emandako diru laguntza; lehen 270.000 euro ziren, eta orain 500.000 euro izango dira. Horri esker, errendimenduaren hobekuntzan lanean diharduten klubak babestuko dituzte, Kutxak jakinarazi duenez. Baliabide gabeziagatik esparru hori utzita zuen Kirolgik.