AHTko lanetan gauez ari dira leherketak egiten

TOLOSA. Tolosako Udalak jakinarazi duenez, azken egunotan goizetan eta gauetan Tolosan entzuten ari diren leherketak AHTa egiteko lanen ondorio dira. Lan horietan eskumenik ez ez badu ere, udalak jakinarazi du herritarrengan “ahalik eta eraginik txikiena” sortzen ahaleginduko dela.