Iazko azaroan baino %10 turista gutxiago Gipuzkoan

DONOSTIA. Iazko azaroarekin alderatuta, aurtengo azaroan Gipuzkoara iritsitako turisten kopurua %10 jaitsi da, Eustatek jakinarazi dituen datuen arabera. Barrualdean, %15ekoa izan da jaitsiera; itsasaldean eta Donostian, berriz, %8koa. Urrian, %5ekoa izan zen jaitsiera: %8 Donostian eta %6 barrualdean.