Prezio txikiko hegaldiak jarri dituzte Bartzelonara

HONDARRIBIA. Helitt hegazkin konpainia prezio txikiko hegaldiak eskaintzen hasiko da Hondarribiko aireportutik Bartzelonarakora, urtarrilaren 3tik aurrera. 57 eurotik gorako salneurria izango dute hegazkin txartelek, eta astearte eta ostegunetan irtengo dira hegaldiak, bai Hondarribitik eta bai Bartzelonatik ere.