1937an Euskal Herritik erbesteratu zituzten zazpi haurren istorioa kontatzen dute Kukai eta Tanttaka taldeek 1937, gogoaren bidezidorretatik dantza ikuskizunean. 2002. urtean estreinatu zuten obra, eta harrezkero, arrakasta handia izan du; V. Donostia Antzerki Saria jaso zuen 2003. urtean, eta Max sarietarako hautagaia izan zen. Emanaldi ugari egin dituzte Euskal Herrian, baita atzerrian ere. Mireia Gabilondo da lanaren zuzendaria eta gidoilaria, eta Jon Maiaren koreografiak dantzatzen dituzte; musika, berriz, Juan Mari Beltranena da. Eibarko Coliseo antzokian taularatuko dute gaur, 20:30ean.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.