Immigrazio legeei buruzko hitzaldi sorta Zarautzen

Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendaritzak migrazioari dagozkien legeei buruzko hitzaldi sorta bat antolatu du Zarautzen, herri horretako udalarekin batera. Martxoaz geroztik, hiru saio egin dituzte; azkena asteazken honetan bertan izan da. Bilera horiek kanpotarrentzat zein kanpotarrekin harremana duten bertakoentzat dira; Biltzen aholkularitza juridikoko zerbitzuko abokatu bat aritzen da bertaratutakoen zalantzak argitzen, arlo juridikoko edozein esparruri dagokionez: bizileku eta lan baimenak, ikasketak, kontratazioa eta abar. Hurrengo saioa azaroaren 10ean izango da, astelehenez, Zarauzko Udalaren Etxezabala eraikinean, 18:00etatik 19:30era.