Mozorroak eta dantza, jaietan

zkenetan dira Beasaingo Loinatz jaiak. Joan den ostiralean hasi zituzten ospakizunak, eta igandean amaituko dira. Ordura arte, ordea, festara batzeko hamaika aukera egongo da.

Erraldoi eta buruhandien konpartsak ibiliko dira gaur arratsaldean herriko kaleetan, 18:30etik aurrera. 19:30ean, sagardo dastatzea egingo dute Bideluze plazan. Gauean, berriz, Dantzaki eskolako ikasleek erakustaldia egingo dute, 22:00etan, Gernika pasealekuko frontoian; ordubete geroago, hiru kontzertu egongo dira Bideluze plazan: Ladislao, Sukarra 37 eta Gabbage City Rockers.

Biharkoa Mozorro Eguna izango da, eta ekintza ugari antolatu dituzte egun osorako: goizean, elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa, Loinatz txirrindulari proba eta erretiratuentzako toka eta igel txapelketa; arratsaldean, xake txapelketa; eta, gauean, Guri Bost taldearen kontzertua, 23:00etan.

Igandean, dantzak hartuko du herria: Beasaingo XV. Dantza Topaketa egingo dute goiz eta arratsaldez. Herriko hainbat tokitan izango dira emanaldiak, kalean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.