Neurriak, lan istripuak saihesteko

Olaberriko Karobi industrialdean izandako lan istripua salatzeko, elkarretaratzea egin zuten asteazkenean hainbat lagunek industrialdearen sarreran, gehiengo sindikalak deituta. Ezbeharra astelehenean gertatu zen, Construcciones Metalicas Ogei enpresan. Metalezko pieza batek azpian harrapatuta, langile bat hil zen. Sindikatuek “berehalako neurriak” eskatu dituzte lan istripuak saihesteko. ELA eta LAB sindikatuen zenbaketaren arabera, gutxienez hemeretzi lagun hil dira aurten Euskal Herrian lanean ari zirela.

Leave a Reply

Your email address will not be published.