Bi proba: bihar Andoainen, eta etzi Zarautzen

Aurrena Andoainen hasi ziren antolatzen txirrindularitza egokituko probak. Han parte hartu, gustatu, eta Zarautzera eraman zuten lehia bat Arrotaonandia anaiek, Zarauztarra klubaren laguntzarekin.

Bihar, txirrindularitza egokituko XI. Batzokia Sarian Gipuzkoako eta Euskadiko erlojuaren kontrako probak jokatuko dituzte Andoainen. 15:30ean hasiko dira, Kaletxikin.

Igandean, berriz, Zarauztarra Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, Zarautz-Getaria-Zarautz Zarauzko Kriteriuma jokatuko dute, 09:30ean hasita. Horren barruan, txirrindularitza egokituko errepideko Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketako jokatuko dituzte. Sari banaketa 12:00etan izango da, Munoan.

Leave a Reply

Your email address will not be published.