Patxada handiagoa nahi dute datorren denboraldirako

Aurten ere mailari eustea izango dute helburu, eta, ahal bada, gutxiago sufrituta. Joan den denboraldiko talde antzekoa mantendu dute, eta hiru hutsune izango dituzte. Oker handirik ezean, haiek ordezkatzeko beste bizpahiru lagun arituko dira Hernanikoekin. Taldean izandako aldaketek jokoa baldintzatuko dute; aurten, atzeko lerroa da indartu dena gehienbat, gutxiago sufritzeko, eta aurreko jokoan dute erronka. Gernikaren aurka jokatuko dute lehen partida, etxean, bihar, 17:00etan. Gipuzkoarren arteko derbiak 10. eta 21. jardunaldietan jokatuko dituzte Ordiziak eta Hernanik. Lehena etxean izango da, abenduaren 6an. Itzulerakoa apirilaren 24an jokatuko dute, Altamiran.

Leave a Reply

Your email address will not be published.