Ekainaren 19ra arte, zazpi hilabete antolaketarako

Goierritarrek elkarrekin eta elkarlanean egingo dute herri galdeketa antolatzeko prozesua. Azarotik otsailera bitartean, herrietan sinadura bilketak egingo dituzte, herri galdeketa “berme osoz” egingo dela ziurtatzeko. Biztanleriaren arabera gutxieneko batera iritsi beharko da, galdeketa bidera dadin. Horrekin batera, herrietan aurkezpenak egingo dituzte; besteak beste, antolaketa lanean aritzeko herritarrak biltzeko. Lantaldeak ere osatuz joango dira pixkanaka. Zortzi batzorde edo lantalde eratuko dituzte, arlo hauetan: Komunikazioa, Diruzaintza, Galdera Taldea, Ekintzak, Harremanak, Herrien Koordinazioa, Datu Baseen Bermea eta Galdeketa Eguna.

Bigarren fasean, otsailetik apirilera, lantaldeen aurkezpenak egin dituzte, eta ekainaren 19ko galderaren proposamenak bilduko dira.

Azkeneko fasea apiriletik ekainera bitartekoa izango da. Apiril erdialdera, galdera aurkeztuko dute. Apirilaren 16-18an, autodeterminazio eskubidearen mozioaren 85. urteurrena ospatuko dute. Ekainaren 12an, berriz, Euskal Herri guztian Adierazpen Eguna ospatuko dute. Eta ekainaren 19a galdeketa eguna izango da, “festa eguna”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.