Ekintza solidarioa Saharara laguntza bidali ahal izateko

Dena ez da kirola eta lehia hutsa izango aurtengo Goierriko 7 Orduetan, kirol ikuskizunari hasiera ematearekin bat, SEK Saharatik Euskadira Kirolean gobernuz kanpoko erakundeari laguntzeko bizikleta ekintza solidario bat egingo baita.

Mikel Azparren donostiar txirrindularia eta Ordiziako Txindokipe zikloturista taldeko hamar kide, erreleboka, nor baino nor ariko dira zazpi orduz, Ordizia eta Ikaztegieta lotzen dituen 17 kilometroko zirkuituan.

Partaide bakoitzak egiten dituen bi kilometroko euro bat emango dio Emaneurrek SEK elkarteari. Garailearen batez besteko abiadura asmatzeko apustuak ere egin ahalko dituzte probara gerturatzen direnek.

Leave a Reply

Your email address will not be published.