Izeba proiektua zenbakitan

130

IZEBA PROIEKTUAN PARTE HARTU DUTENAK

Izeba proiektua martxan jarri zenetik 130 familiak egin dute bertan parte hartzeko urratsa. Horietako 93k oraindik gazteekin harremanetan jarraitzen dute. Gaur egun, 37 dira Izeba proiektuaren barnean daudenak, adingabeak direlako eta aldundiaren tutoretzapean daudelako. Gainerako 56 kasuetan, gazteek eta familiek harremanari eusten diote: kontaktuan jarraitzen dute. Aldundiaren babes sisteman ez egon arren, Baketik-ek jarraipena egiten die.

20

PARTE HARTZEKO PREST DAUDEN GAZTEAK

Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden gazteek hartzen dute parte programan, eta, gaur egun, hogei gazte daude prest programan parte hartzeko; 14 eta 17 urte bitartekoak dira horietako hamabost. Baketik-etik azaldutakoaren arabera, ordea, ez dira hogei familia bakarrik behar; horrek oraintxe bertan dagoen beharrari erantzungo lioke, baina datozen hilabeteetan gazte gehiagok beharko dute izeba-osaba bat.

295

ALDUNDIAREN BABESEAN DAUDEN ADINGABEAK

Gaur egun, 295 haur eta nerabe daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean. Adingabeentzako 32 harrera zentro eta etxetan daude banatuta. Horietako %12,5ek hartzen dute parte uneotan Izeba proiektuan.