Jakingarriak. Galderak, baldintzak, ordutegia…

GALDEKETAK

34 herri. Gipuzkoako Goierriko 23 herrietan; Debagoieneko (Gipuzkoa) zortzietan eta Aramaion (Araba); Azpeitian (Gipuzkoa); eta Ispasterren (Bizkaia).

Aurrekariak. Orain arte antzeko bi galdeketa izan dira, biak 2014an: apirilaren 13an Etxarri Aranatzen egin zuten (Nafarroa) eta azaroaren 2an, Arrankudiagan (Bizkaia).

EGUNA

Ekainak 5. Datorren igandean.

GALDERAK

Goierri eta Ispaster. «Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?».

Azpeitia eta Debagoiena-Aramaio. «Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?».

ERANTZUNAK

Botoak. «Bai», «ez» eta «zuri» —Azpeitiko kasuan, «bai» eta «ez» izango dira erantzunak—.

Abstentzioa eta baliogabeak.

HAUTESLEAK

Denera. 125.332 lagun.

Eremuka. Goierrin 58.066, Debagoienean-Aramaion 54.533, Azpeitian 12.142 eta Ispaterren 591.

HAUTESLEKUAK

Jabetza pribatukoak. Galdeketa lekuak jabetza pribatukoak izango dira. Igandean 07:30ean osatuko dituzte kontsultako mahaiak.

Kideak. Mahai bakoitzean gutxienez hiru lagun egongo dira: mahaiburua eta bi mahaikide. Jarraipen Batzordeko kideak ere mahaietan egongo dira.

BOZKATZEKO ORDUTEGIA

09:00-20:00.

BERMEAK

Batzordea. Galdeketaren antolaketa eta jarduera guztiak juridikoki bermatuak egongo direla dio Gure Esku Dago-k. Galdeketen protokoloak jasotzen dituen baldintzak beteko direla ziurtatzeko berme batzordeko kideak egongo dira herri eta eskualde bakoitzean.

Sistema informatikoa. Antolatzaileek ez dute errolda ofizialik, eta sistema informatiko bat erabiliko dute pertsona batek bi aldiz bozkatzen ez duela bermatzeko.

BOTOA EMATEKO BALDINTZAK

Adina. 16 urtetik gorako lagunek eman ahalko dute botoa.

Nortasunaren egiaztatzea. Boto-emaileak bere nortasuna, adina eta bizilekua egiaztatu beharko ditu. Aukerak:

NA, bertan bizilekua galdeketako herria dela ageri bada.

NA eta herriko errolda agiria.

EHNA agiria eta herriko errolda agiria.

Pasaportea, gidabaimena edo bestelako agiri ofizialen bat, eta herriko errolda agiria.

Espainiako Estatuak bere herritartzat hartzen ez dituen pertsonak bizileku txartela —Europako Batasuneko kide ez diren estatuetako herritarrek—, edo jatorrizko estatuko nortasun agiria, pasaportea edo gidatzeko baimena beharko du.

Aurretiazko botoa. Egunotan ere eman daiteke.

BEGIRALEAK

Batzordea. Galdeketen herrietan nazioarteko nahiz Euskal Herriko begiraleak egongo dira egun osoan. Antolatzaileek zerrenda erabat itxi gabe dute.

EMAITZAK

22:00 baino lehen. Emaitzak Gure Esku Dago-k zentralizatuko ditu, bere atarian (Gureeskudago.eus). Behin betiko emaitzen jakinarazpena 22:00 baino lehen egitea aurreikusten du.

Parte hartzea. 12:30ean, 17:00etan eta 20:00etan parte hartze datuak emango ditu.

TRAOLA

#E5erabaki. #E5erabaki izango da galdeketen eguneko traola. Gure Esku Dago-k herritarrei dei egin die sare sozialetan edukiak traol horrekin zabaldu ditzaten.