845 milioiko zorrari “aurre egiteko gai”

Bidegi sozietateak 845 milioi euroko zorra dauka, baina, aldundiak adierazi berri duenez, ez du “inolako arazorik” finantza konpromisoei aurre egiteko. Joan den astean Gipuzkoako Batzar Nagusietan hitz egin zuen Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, eta azaldu zuen zorraren pisua “handia” den arren sozietatea gai dela horri aurre egiteko. Bilduri egotzi zion aurreko legealdian “kontakizun manipulatua” egitea. Iaz 39 milioiko irabazia izan zuen Bidegik, eta diputazioak espero du hurrengo urteetan egoera hobetzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published.