Langileek adostutako eskaerak

Euskotreneko langileek batzarretan adostu dituzte enpresari helarazi dizkioten eskaerak. Proposamena ere landu dute, beren eskaerak antolaketaren ikuspegitik egingarri izan daitezen. Aitzitik, oraingoz enpresak ez du eskaera bat bera ere onartu.

Eskaerak hauek dira: lan txandak gutxienez zazpi ordukoak izatea bi egun jai egin ahal izateko jarraian; asteburu libreen kopurua orain arteko bera izatea; Arasoko langileentzat lanera joateko garraioa bermatzea; merkantziak makinista guztien artean egitea; trena martxan jarri aurreko eta utzi osteko denbora tarteak handitzea; eta enpresak kontratatuko dituen langileak tren gidariak izatea.

Leave a Reply

Your email address will not be published.