Donostian ere, etxez etxeko banaketa zerbitzua

Oñatin abian den zerbitzu antzeko bat jarriko dute martxan Donostian: CycleLogistics Ahead. Proiektu hori ere zerbitzu pilotua izango da. Donostia Shops elkarteak jarriko du abian, eta hiriko dendetako bezeroei erosketak etxera eramango dizkiete.

Martxoaren 3tik apirilaren 4ra arte egongo da martxan zerbitzua, eta banaketa bizikletaz egingo da. Beraz, honako auzo hauetan bizi diren bezeroei soilik eskainiko zaie zerbitzua: Erdialdea, Parte Zaharra, Gros eta Amara; hau da, 20001-20007, 20010 edo 20011 posta kodeetako etxeak. Proiektuarekin bat egiten duten saltokientzat zerbitzua doan izango da probaldian.

Leave a Reply

Your email address will not be published.