Egitaraua

Atzo hasi eta bihar arte, dantzaren inguruko argazkiak ikusgai daude Sutegi aretoan. Ion Markel Saez de Urabaienek aurreko urteetan ateratako argazkiak dira. Gaur, berriz, Donostiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleak ariko dira Sutegin 19:30ean; eta, biharko, egun osoko egitaraua prestatua dute Usurbilen, V. Dantza Egunean:
10:30. Dantza taldeen harrera, Potxoenean. Parte hartzaileak: Ortzadar (Iruñea), Erketz (Lasarte-Oria), Lainomendi (Derio) eta Orbeldi (Usurbil) dantza taldeak.
11:30. Argazki ofiziala udaletxe aurrean.
12:00. Kalejiraren hasiera. Herriko hainbat gunetan geldialdiak egingo dituzte dantza saioak egiteko.
13:30. Ekitaldi nagusia, pilotalekuan.
14:30. Dantzarien bazkaria Udarregi ikastolan.
18:00. Dantzaldi gidatua pilotalekuan, Ttipika taldearekin.
22:30. Indiana Jones eta kaliz sakratua ikuskizuna, Orbeldi dantza taldearen eskutik. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak, eta 70 herritarrek parte hartuko dute.