Egitaraua

Sortu zenetik seigarren ekitaldian, hiru eguneko jaialdia prest daukate Revolution JamRock festibalean. Donostian, Tabakaleran egingo dute osteguneko JamRock Kulturala; jarduera eguna. Hala nahi duten guztiek, berriz, Donostian bertan, Gazteszenan gozatu ahal izango dute ostiralean eta larunbatean.

Apirilak 20, osteguna
18:00. Hitzaldiak. Bi gai landuko dituzte: Revolutionary Brothers taldeak 15 urteko bidaiaren lanak azalduko ditu, batetik —Donostiako musikari horiek dira festibalaren antolatzaileak—; eta Ganjazz elkarteak Donostian egin duen lana azalduko du, bestetik.
19:00. Dokumentala: Euskal Reggaeari eta Ska musikari buruzko 50 minutuko lan dokumental berria eskainiko dute.
20:00. Kontzertu akustikoa: Reggaea eta musika brasildarra nahasten dituen talde akustikoen emanaldia ikusi eta entzun ahal izango da.

Apirilak 21, ostirala
22:00-04:00. Kontzertuak: All Stars Showcase (Euskal Herria)
—Ras Lujah, Gustab, Peca Kulto Kultibo, Samu Kulto Kultibo, Bojaman, Beñaranks eta Sista Eider—, Hermano L (Mallorca, Herrialde Katalanak), Tosko (Madril), Lasai (Talavera de la Reina, Espainia), Irie Angel (Herrialde Katalanak), eta Revolutionary Brothers (Euskal Herria).

Apirilak 22, larunbata
22:00-04:00. Kontzertuak: Protoje&Indiggination Band (Jamaika), Dub Files: Mellow Mood&Paolo Baldini&Jules I&Andrew I (Italia), Sista Awa (Italia-Senegal), Sustrajah Band (Euskal Herria), King Konsul (Euskal Herria), Lion Ant&Navoo Dread (Girona, Herrialde Katalanak) eta Revolutionary Brothers (Euskal Herria).