Araututako guneak

Gipuzkoako sei eskualdetan, eskalatzeko erabateko debekua jarri dute gune jakin batzuetan (22 bidetan), eta urteko sasoi jakin baterako bakarrik beste inguru batzuetan (hamalau bidetan). 103 bide dauzkate katalogatuta, eta horietatik 36tan dago nolabaiteko debekuren bat. Ondorengoak dira araututako guneak:

Erabateko debekua

Donostia. Igeldoko itsaslabarra eta Ulia (Monpas-Mendiola gunea).

Oiartzun. Aiako Harria (Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide).

Errenteria. Aizbitarte-Landarbaso.

Alkiza. Endaitzburu.

Amezketa. Aitzegi-Larraone, Anduitz eta Artubi-Arritzaga.

Txindoki. Ipar arista, Bonatti orratza eta Eki ertza.

Ataun. Aikoate-Arteaundi, Intzartzu eta Artzateko haitza.

Partzuergoa. San Adrian.

Oñati. Orkatzategi-Aizgain, Zabalaitz, Ubaoko hortza eta Atxabal.

Aretxabaleta. Iruaxpe.

Epe jakin baterako debekua

Donostia. Platako farola (urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra).

Andoain. Alliri (urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra).

Zestoa. Altzolaras (urtarrilaren 1etik irailaren 30era).

Villabona. Orbara, Leitzaran (urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra).

Alkiza. Hargorri (martxoaren 1etik irailaren 30era).

Berastegi. Arrosario, Leitzaran (urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra).

Itsasondo. Murumendi (urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra).

Zegama. Otzaurte (urtarrilaren 1etik irailaren 30era).

Partzuergoa. Aratzeko orratzak (urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra).

Zegama. Garagarza, Bikunaitz eta Naparraitz (urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra).

Oñati. Erroitegi (urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra).

Aretxabaleta. Kurtzebarri (urtarrilaren 1etik uztailaren 31ra).

Leave a Reply

Your email address will not be published.