Aldarrikapenak

Hauek dira sindikatuek egiten dituzten eskaeretako batzuk:

Inbertsioa. “Gutxienez” Europako batez bestekoa izatea: sindikatuen arabera, BPGaren %3,7 da EAEn; %4,9 Europan.

Behin-behinekotasuna. Irakasleen %38 behin-behinean daude, sindikatuen arabera; Jaurlaritzak dio %27 direla. Tasa hori %6ra murrizteko eskatu dute sindikatuek; 6.000 bat postu egonkor bihurtzea.

Ratioak. Gela bakoitzean, batez beste, 17,4 ikasle zeuden 2008-2009an, eta 19 dira orain —sindikatuen datuak dira—. Kopurua %10 murriztea eskatu dute; hots, gutxi gorabehera 2008kora bueltatzea.

Ordezkapenak eta gaixo- aldiak. Ordezkoak lehen egunetik jartzea, eta gaixoaldiak osorik pagatzea. Erretiroetan, orduak murrizteko aukera eta aurrez erretiratzeko pizgarriak.

Soldatak. Langileen erosahalmena “berreskuratzea”; %15eko igoera lansarietan.

LOMCE. Espainiako hezkuntza erreforma eta “haren neurrira” egindako Heziberri egitasmoa erretiratzea.

Hezkuntza legea. Hezkuntza lege berriaren lanketan parte hartu ahal izatea.

Euskara. Murgiltze eredua ezartzea, DBH amaitzean euskaraz normal aritzeko ikasleen gaitasuna bermatzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.