Motzean

Telebista, irratia edo prentsa idatzia? Askotan galdetzen didate. Ama edo aita, nor maite duzun gehiago galdetzea bezalakoa da hori. Bateragarriak dira.
Liburu bat idaztea nahiago, agian? Beste formatuetan sartu ezin dudan informazioa sar nezake idatzita.
Irakurzaletasunik baduzu? Bai, baina denbora da ez dudala nobelarik irakurtzen.
Gustuko genero bat? Kazetariek idatzitako liburuak eta kazetaritza gaiekin lotutakoak.
Autore bat? Tiziano Terzani. Berriemaile izan da Asian; liburu pila bat ditu Asiari buruz.
Ekialde Hurbilaren berri izateko komunikabide bat? BBC, Al Jazeera, tokian tokiko komunikabideak, sare sozialak, blogak eta webgune alternatiboak.
Kazetari erreferente bat? Ez naiz mitomanoa. Baina, Ekialde Hurbilean, Eugenio Garcia Gaston.