Egitaraua

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte ekainaren 21a bitartean, Pepita Enbil musika zikloaren barruan:

Ekainak 17
19:00. Gaintxegiko boskoteak jazz kontzertu bat emango du
Katraponan.

Ekainak 20
18:30. Musika eskolako ikasleek Itsasontzi baten ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko dute eskolako aretoan.

Ekainak 21
17:00. Ikasturte bukaerako festa berezia ospatuko dute. Musika eskolako ikasle helduenek prestatu duten Pepita(R)Enbil(A) jolasari esker, ikasle gazteenek aukera izango dute Pepita Enbil nor zen jakiteko. Jolasa bukatzean, merienda eta musika izango dira herriko plazan. Bide batez, Musikaren Nazioarteko Eguna dela ere ospatuko dute.