Zorua konpontzeko lanak egingo dituzte N-1ean

Uda da errepideak konpontzeko garaia: eguraldi ona behar delako eta, oporrak tarteko, zirkulazio gutxiagoko egunak direlako. Hala, uztailetik irailera, Gipuzkoako Foru Aldundiak zorua konpontzeko obrak egingo ditu N-1 errepideko hainbat gunetan. Hauek dira konponduko dituzten zatiak: Gasteizerako noranzkoan, Arama-Ordizia eta Legorreta-Itsasondo; eta, Irunerako noranzkoan, Itsasondo-Legorreta, Legorreta-Ikaztegieta eta Alegia-Tolosa. N-1a zirkulazio handiko errepidea da gune horretan; Tolosatik, 36.000 ibilgailu igarotzen dira egunero. Errepideko zoruak dituen egiturazko arazoak konponduko dituzte, eta 1,8 milioi euroko aurrekontua du guztira.

Leave a Reply

Your email address will not be published.