Errefuxiatu asko ari da iristen Gipuzkoara

Euskal Herrira bideratuko dituzte Aquarius ontzian bidaia egin duten 628 pertsonetatik 87. Gipuzkoak hogei hartuko dituela aurreikusi du aldundiak, eta hainbat erakundek iragarri dute prest daudela harrera egiteko. Azken hilabeteetan 160 errefuxiatu artatu dituztela gogoratu du, adibidez, Eneko Goia Donostiako alkateak. Jose Antonio Santano Irungo alkateak bat egin du hiri solidario izateko Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak egindako deiarekin. Eta Errenterian ere prest dira pausoak emateko. Oraingoz, hogei pertsona iritsi dira Valentziatik (Herrialde Katalanak) Gipuzkoara.

Leave a Reply

Your email address will not be published.