Erromeria Eguna

Ereintza dantza taldeak, udalak eta herriko hainbat eragilek egun guztirako plana daukate prest, biharko, Errenterian:
10:45. Diana herriko kaleetan barrena.
11:00. Bola joko txapelketa, Foru plazan.
11:30. Casteller-ak Villafranca Kataluniako taldearen emanaldia. Koldo Mitxelena plazatik Xabier Olaskoaga plazara eta handik Zumardiara. Hamaiketakoa egingo dute Koldo Mitxelena plazan.
12:00. Aiko dantza taldearen dantza-poteoa kalez kale.
14:30. Herri bazkaria Koldo Mitxelena plazan. 500 lagunentzat izango da lekua.
18:00. Erromeria Zumardian, Andoitz Antzizar, Arkaitz Miner, Iñaki Letamendi eta Quico Pugesen eskutik. Gonbidatu bereziak: Maider Zabalegi, Maixa Lizarribar, Asier Gozategi eta Itsaso Elizagoien.