Elkarbizi Sarea

2016ko apirilean, udalerrietan aniztasun eta migrazio gaietan lanean ari diren arduradun tekniko eta politikoen Elkarbizi Sarea jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak, arlo horietan diharduten udal arduradunen artean ezagutza, elkarlana eta sinergiak sustatu asmoz. Bi urte eta erdian, baina, herri handiak parte hartu dute, batez ere, sare horretan. Zentzu horretan, herri txikien falta sumatzen zuen aldundiak, eta, hori konpondu nahian, joan den astean bilera egin zuen Maribel Bakero Bizikidetza eta Giza Eskubideetako zuzendariak hainbat herri txikitako udal ordezkariekin, Fraisoron, Zizurkilen.

Leave a Reply

Your email address will not be published.