Hautatutako gaiak

Rocky Horror Bang Bang Show. Zinema eta antzerkia ikuskizun berean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Gutxienekoa: 12.660 euro (%106 jaso dute ja, 13.525 euro).

Matxitxako dokumentala. Juan Azkarateren bidez, Matxitxako lurmuturreko 1937ko batailaren kontakizuna. Gutxienekoa: 7.250 euro (%79 jaso dute, 5.782 euro).

Zinebai. Euskarazko zinema irisgarriaren erakusketa zentzumen desgaitasuna dutenentzat. Gutxienekoa: 9.858 euro (%74 jaso dute, 7.305 euro).

Goazen Antzerkira. Umeentzako antzerki profesional ibiltaria. Gutxienekoa: 5.050 euro (%73 jaso dute, 3.730 euro).

Kaffka. Kamikaz Kolektiboak. Gehituren laguntzarekin, nerabeentzako euskarazko antzezlan lesbikoa. Gutxienekoa: 8.003 euro (%69 jaso dute, 5.577 euro).

Roman y Julieta. Adinekoen artean sentimenduekiko intolerantzia soziala aztertzeko proiektua. Gutxienekoa: 10.500 euro (%43 jaso du, 4.570 euro).

Aztarnak. Bizitzako lehen urteek utzitako arrastoen inguruko hausnarketa. Gutxienekoa: 10.300 euro (%35 jaso dute, 3.612 euro).

Exposición por cese. Donostian ixtekoak diren denda txikiek zabalik iraun dezaten arte erakustaldia. Gutxienekoa: 5.890 euro (%32 jaso dute, 1.892 euro).

Epikultur. Epilepsia dutenei kulturara iristen laguntzeko programa. Gutxienekoa: 9.400 euro (%21 jaso dute, 2.050 euro).

Hilos. Indarkeria sexistaren prebentzioa agerian jarri nahi duen kilometro askoko pieza artistikoa. Gutxienekoa: 9.030 euro (%21 jaso du, 1.940 euro).

Amalur. Garapen jasangarria oinarri hartuta hamar abesti sortzeko proiektua. Gutxienekoa: 7.000 euro (%21 jaso dute, 1.495 euro).

Genopharus. DNA aztarna itsasargi batean utzi nahi duten pertsonak bilatzen dituen proiektua. Gutxienekoa: 5.000 euro (%14 jaso dute, 734 euro).

Desde 1,50. Mugitzeko arazoak dituztenei argazkiak modu autonomoagoan ateratzeko tresnak eskainiko dizkien egitasmoa. Gutxienekoa: 3.932 euro (%13 jaso dute, 512 euro).

Miles Along. Jasangarritasunean eta bidezko merkataritzan oinarritutako mikroekoizle sarea sortzeko proiektua. Gutxienekoa: 4.630 euro (%12 jaso dute, 592 euro).

Modu Eskola. Arropa eta bestelako ehun gaiak sortzeko espazioa. Gutxienekoa: 6.920 euro (%7 jaso dute, 486 euro).

Leave a Reply

Your email address will not be published.