Kalte-ordainak

Espainia da talidomidaren biktimek kalte-ordaina jasotzen ez duten estatu bakarra. PPk maiatzean onartutako diru sailarekin —zuzenketa batekin aldatu zen gero—, kaltetuek kolpe bakarrean jasoko lukete dirua (36.000 eta 180.000 artean, elbarritasun graduaren arabera). Batezbestekoa eginda, kaltetu bakoitzak hilean 56 euro jasoko lituzkeela salatu zuen Avitek, Europako beste herrialdeetan jasotzen dutenetik oso urrun. Alemanian, adibidez, 4.000 eurotik gora jasotzen dituzte, Italian 3.000 euro inguru, eta Erresuma Batuan eta Irlandan ia 2.000 euro. Herrialde horietan, kalte-ordaina ez du gobernuak soilik ordaintzen, Grunenthal enpresaren Contergan Fundazioak ere hartzen du bere gain zati bat.

Leave a Reply

Your email address will not be published.