Txakur jabeei arduraz jokatzeko eskatu die EHNEk

“Ezer baino lehen argi utzi nahi dugu ez gaudela txakurren askatasunaren kontra, baina arduraz joka dezaten eskatu nahi diegu jabeei”. EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna arduratuta dago ardiak jasaten ari diren erasoekin. “Gero eta larriagoa da aske eta kontrolik gabe dabiltzan txakurren arazoa”. Aldundiek arauak zehaztuta dauzkatela gaineratu du EHNEk, eta kasu bakoitzeko zigorrak ere bai. “Baina, ondoren, ez dute zigorrik jartzen. Zergatik?”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.