Landalab proiektua

Zer da? Alerta sistema bat eratzeko planteamendua Landalab.

Non lantzen ari dira? Gipuzkoan landa eremuetako herri txikietara bideratutako programa da. Amasan, Angiozarren (Bergara), Leintz Gatzagan eta Zerainen egin dituzte lehen probak, eta herri gehiagotara zabaltzeko asmoa daukate orain.

Norentzat pentsatuta dago? Arrisku egoeran, bakarrik bizi diren adinekoentzat da egitasmoa.

Zer egiten dute? Bi lan ildo uztartzen ditu proiektuak: batetik, teknologiaren aurrerapenak gizarte zerbitzuetara bideratzea, eta, bestetik, lan komunitarioari esku hartze goiztiarra ahalbidetzeko tresnak ematea.

Nola sortu zen? Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna eraikiz deialdiaren barruan osatutako proiektua da. 2016ko Arartekoaren Udal gizarte zerbitzuen egoera Euskal Autonomia Erkidegoan txostenean jada aipatzen da landa eremuko helduen zaintza sistematizatzeko proiektu baten beharra.

Leave a Reply

Your email address will not be published.