Egitaraua

Korrikaren inguruko ekitaldiz betea dago asteburua Gipuzkoako ia herri guztietan. Hauek dira batzuk:

GAUR
Donostia
Ia auzo guztietan daude ekitaldiak gaur. Jarraian, auzo bakoitzeko jarduera bana:
Añorga (17:00). Korrika igaro ostean, txokolate jana egingo dute.
Egia (17:00). Jolasak, Plaza Haundin.
Amara Berri (17:30). Amara Berri kantuz, 18:30ean, Korrika pasatu arte.
Antigua (20:00). Antiguan lo ez! goatekea.
Loiolako Erribera (19:00). Triki-poteoa.
Parte Zaharra (20:00). Bertso-triki-poteoa.

Beasain
17:30. Ekaitz erraldoi eta buruhandien konpartsa.
18:30. Klika koreografia. Jarraian, taloak eta musika Zubimuzu plazan.

Errenteria
12:30. Korrika Gaztea, eta ondoren, 13:00etan, kontzertua.
18:00. Korrika Jaiaren hasiera. Karpa bat atondu dute, eta hor izango dira egitarauko ekitaldi guztiak
20:30. Pintxo afari-merienda.
00:00. DJ Txankleta.

Orio
21:00. Afaria eta bertso zaharrak, Gure Etxea elkartean.

Tolosa
21:00. Korrika poteoa
22:00. Afari girotua, Zerkausian. Afalostean, musika emanaldia eta kantaldia.

Zarautz
17:00. Zumba, Lege Zaharren plazan.
18:00. Kontzertua Putzuzulo gaztetxean. Optika eta Kokein.

BIHAR
Beasain
07:00. Herri gosaria, Korrika pasatu ostean.

Bergara
13:30. Korrikaren iritsiera. Eta,
Korrika amaitzean, herri bazkaria Osintxun.

Aretxabaleta
Egun osoan. Egun eta gau iraungo du Korrika festak. Egunez, jolasak, artisau postuak, paella dastatzea eta taberna izango dira. Eta iluntzean kontzertua, Woods Strings, Jasan eta Txerrikumeak taldeekin.