Egitaraua

Aurten bost saio izango dira Intxaurrondoko Ibiltariaren Astean. Etzi lehenengoa, eta ostiralean azkena. 18:30ean hasiko da etziko saioa eta 20:00etan gainerako laurak.

Maiatzak 5, igandea
Sueños y sabores. Helena Taberna eta Oraitz Garcia. Zaporeak elkarteak Atenasen egunero egiten duen lanari buruzkoa da filma. Gaztelaniaz emango dute, euskarazko azpidatziekin.

Maiatzak 7, asteartea
Papua Nueva Guinea. Iñaki Caperochipiren dokumentala. Australiatik iparraldera dagoen herrialdea da Papua Ginea Berria. Udan hango irletan antolatzen duten Sing Sing jaialdia dauka oinarrian.

Maiatzak 8, asteazkena
Ruta 66 bizikletan. Mamen Etxaniz azkoitiarrak AEBetako Route 66 ibilbidea bizikletan bakar-bakarrik egitea erabaki zuen iaz, erretiro aurreratua baliatuta. Euskaraz izango da saioa.

Maiatzak 9, osteguna
From Lost to the Desert. Mendebaldeko Saharan eta Marokoko basamortuan surfaren esplorazioaren inguruan egindako lanari buruzkoa da Chechu Pajares eta Nicolas Pinarren proiektua. Gaztelaniaz eskainiko dute dokumentala.

Maiatzak 10, ostirala
El vuelo de Apis. Ingrid Sanzek eta Andres Melerok 2016ko uztailaren 27an ekin zioten proiektuari. Hego Amerikan ibili ziren urtebetez, heziketa esperientzia eraldatzaileak ezagutuz. Seme-alaben heziketaren inguruko hausnarketa dauka oinarrian. Gaztelaniaz izango da saioa.