Zenbait datu

Zenbait datu esanguratsu topa daitezke Espainiako Gorteetarako hauteskundeen datuak alderatuz:

EAJ

1982tik, onenak. 1982an 125.389 boto lortu zituen EAJk, eta hortik urrun ibili izan da ordutik. 1989an lortu zuen emaitza txarrena: 57.290 boto, HB, PSE eta EAren atzetik.

EH Bildu

Erdibidean. Kongresura lehen aldiz aurkeztu zenean lortu zituen HBk emaitzarik txarrenak: 57.811 boto. Onenak, 2011n, Amaiur koalizioan aurkeztu zenean: 130.055.

PSE-EE

Goia jo gabe. 2016an izan zituen PSEk inoizko emaitza baxuenak: 51.449. Onenak 2008an izan zituen (127.840 boto), ezker abertzalearen ilegalizazio garaian. Aurrez, 1982an, Gonzalezek irabazi zuenekoak ziren emaitza onenak: 99.972.

Unidas Podemos

Zerua ukitu zuen. Podemos hiru aldiz aurkeztu da Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara. 2016an zerua ukitu zuen: lehen indarra izan zen Gipuzkoan, 104.000 botorekin. 2015ean, 98.000 boto atera zituen, eta igandean, 70.000.

PP

Beherakada geldiezinean. 1989ko bozetan, 24.000 botorekin egin zuen presentzia PPk Gipuzkoan, eta 2000. urtera arte gorantz egin zuen etengabe: 79.700 boto arte. Gainbehera hasi zen gero, eta 20.613 boto baino ez zituen eskuratu igandean.

Leave a Reply

Your email address will not be published.